Berriak

IKEIren lankidetzarekin egindako Euroeskualdeko Unibertsitate Lankidetza Estrategia aurkeztu da

Joan den martxoaren 2an, Euroeskualdeak antolatutako Unibertsitate Topaketaren Euroeskualdeko 1. foroa aurkeztu zen Donostian.

Jardunaldi horretan, Euskadiko, Nafarroako eta Akitania Berriko unibertsitateetako ordezkariek lan-saio bat partekatu zuten, ezagutzak eta kezkak trukatuz.

Estrategiaren helburua da jarraitu beharreko bidea markatzea euroeskualdeko unibertsitate-sistemako eragileen arteko osagarritasunak aprobetxatzeko, Euroeskualdea unibertsitate-lankidetzarako aukera-gune gisa ikusaraziz.

AECT Akitania Berria-Euskadi Euroeskualdeak funtsezko zeregina du estrategia honetan, euroeskualdeko unibertsitate-lankidetza bultzatu, katalizatu eta errazten baitu, bai laguntza-mekanismoak, finantzaketa- eta antolatzen diren jardueretan beharrezko euskarriak emanez, bai sarea sortuz eta lankidetza-proiektuak eta ekimenak ikusaraziz.

Estrategia hiru lan-ildoren inguruan egituratzen da: sarea egitea, ikerketa eta prestakuntza, eta mugikortasuna.

Informazio gehiago

145 - 168 elementuak ikusgai 515etik