Berriak

IKEIk Sakanako eskualdean egindako merkatal eskaintzaren azterlana aurkeztu du

Otsailak 14an, Sakanako Mankomunitateko eraikinean, IKEIko lan-taldeak eskualdean egindako merkatal eta zerbitzu eskaintzaren azterlana aurkeztu zuen.

Sakana Garapen Agentziak, merkataritza-ehuna hobetzeko, dinamizatzeko eta etorkizuneko ekintzak sustatzeko asmoarekin, eskualdeko merkataritza-eskaintzaren ezaugarri, arazo, mehatxu eta aukera nagusiak aztertzeko laguntza eskatu dio IKEIri. 

Proiektua egiteko, metodologia kuantitatiboa eta kualitatiboa aukeratu da,  eskualdeko merkataritza-sektoreari lotutako eragileen parte-hartzeari (merkatariak, udalerrietako alkateak eta merkatari- elkarteak), garrantzi berezia emanez. Guztira 100 inkesta egin dira eskualdeko profesionalen artean eta udal ordezkari eta merkatariekin zenbait talde dinamika ere.

Ondorio nagusien artean, esperientzia duten, baina adinean ere aurrera doazen saltzaileak, establezimenduen ardura bere gain daramaten emakumeen kolektiboaren tamaina handia, enplegua sortzen duen sektorea izatea, adineko  bezeroen fideltasuna, eta    saltokien ekipamendu teknologiko maila baxua, dira nabarmenenak. Era berean, belaunaldi txandakatzea nabarmentzen da hurrengo urteetarako erronka nagusi gisa.

Zentzu honetan, 7 lan-esparru identifikatzen dira: GOBERNANTZA, LEHIARKORTASUNA/GAIKUNTZA, KONTZIENTZIAZIOA/SENTSIBILIZAZIOA,  KONTSUMO OHITURA BERRIAK, BERRIKUNTZA, LANKIDETZA ETA SINERGIAK, ETA EKINTZAILETZA ETA BELAUNALDI TXANDAKATZEA. 

Informazio gehiago:
https://www.facebook.com/sakanagarapenagentzia/
Noticias de Navarra