Berriak

IKEIk EHUren aintzatespena jaso du, Dual Prestakuntzako Programan emandako laguntzagatik

Joan den Abenduaren 13an, Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko (Gipuzkoa) Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako tituludunen VII. Promozioaren graduazio ekitaldia izan zen. Guztira 168 ikasleek jaso zuten diploma.

Ekitaldiaren buru izan ziren Nekane Balluerka UPV/EHUko errektorea eta Jon Barrutia Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanoa eta baita Jose Maria Beraza, aipatutako fakultateko Gipuzkoako koordinatzailea. Ekitaldian, IKEIk EHUren aintzatespena lortu du, Gipuzkoako Ataleko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Unibertsitate-Enpresa Ibilbide Dualaren lehen edizioan izandako lankidetzarengatik.

IKEIk, Xabier Gil IKEIren bazkide zuzendariak ordezkatuta, ohore handiz jaso zuen saria Prestakuntza dualeko eta praktikoko programarekin duen konpromisoagatik. IKEI, hain zuzen ere, ikaskuntza-metodologia horri guztiz atxikia sentitzen da duela urte batzuetatik.