Berriak

Covid-19aren eragina eta pertsonei arreta emateko baliabideak: hausnarketarako

Covid-19 krisiak hainbat eremutan izan duen eraginaren azterketarekin jarraituz, eta euskal ekonomian (1) eta enpleguan (2) eragin duen astinduari buruz hausnartu ondoren, oraingoan funtsezko beste alderdi bati helduko diogu: osasun-premiei eta gizarte-zerbitzuei erantzuteko giza baliabideen horniketa.

Zentzu honetan, pandemiak denei eragin arren, ez du modu berean eragiten, eta funtsezkoa da osasun-sistema bakoitzak eta gizarte-zerbitzuek horri aurre egiteko duten gaitasuna. 

Hurrengo estekan, eskuragarri dauden giza baliabideen hornidura eta horiek Euskadin eta beste herrialde batzuetan dauden bizi-itxaropenarekin eta gizarte-desberdintasuneko mailekin duten lotura aztertuko ditugu, eta pertsonei arreta emateko sistemen eta protokoloen ebaluazioaren garrantziari buruzko gogoeta egingo dugu, zenbait kasutan sistemaren hauskortasuna agerian uzten duten datu interesgarri batzuen arabera. 

Egindako beste analisi batzuk:
(1) Covid-19ren eragina eta euskal ekonomia: zer esan dezakegu gaur egun
(2) Covid-19aren eragina eta enplegua: eskuragarri dauden lehen datuen azterketa