Berriak

IKEI Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearekin lankidetzan dihardu “Covid-19ren ondoriozko krisiaren inpaktu finantzarioa arintzeko eta gainditzeko jarduketak” WEBINARrean

Enpresaritza jardueraren eta hortik sortutako diru-sarreren moteltze edo eteteak epe labur eta ertainerako neurri batzuk lehenbailehen hartzea dakar, kutxaren tentsioei aurre egiteko eta enpresaritza proiektuaren bideragarritasuna bermatzeko Covid-19a dela eta sortzen ari den eta sortuko den inpaktu ekonomiko eta finantzarioaren gainetik.

Gure enpresa eta erakundeetan krisi-egoeraren ondorioei aurre egiteko jarduerak azkarrak, ordenatuak, proportzionalak eta ausartak izan behar dira. 

Zentzu honetan, ezinbestekoa da kontingentzia- edo bideragarritasun-plan bat prestatu eta zehaztea, fokoa kutxaren sorkuntzan jarriz, neurri sorta bat (operatiboak, lanekoak, ekonomikoak, finantzarioak eta fiskalak) jasoko duena, kutxa sortzean arreta jarriz, krisiaren ondorioak gutxitzeko eta gidatzen ari garen enpresa-proiektuaren jarraipena ziurtatzeko. 

IKEIk, Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearen gonbidapenari erantzunez, gaur, apirilak 8, Arruti&Antunez bulegoarekin batera, COVID-19 KRISIAREN FINANTZA-INPAKTUA ARINTZEKO ETA GAINDITZEKO NEURRIEI buruzko  webinarra eskaini du. Gida hori COVID-19 DELA-ETA EGIN DA., Bertan, IKEIk Arruti&Antunez enpresarekin lankidetzan garatu duen enpresa-kudeatzaileentzako Gida Praktikoa garatu du. Gida hori laster egongo da eskuragarri gure web orrian. (www.ikei.es).

Webinarrean izaera desberdineko 65 enpresak hartu dute parte, guztiak ere Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako Parke Teknologikoetako jarduera zientifikoarekin, ikerketarekin eta garapen teknologikoarekin zerikusia dutenak, eta haiekin lan, kontratazio eta finantza arloko kezkak eta zalantzak partekatzeko aukera izan dugu.

Parte-hartzaileek oso positiboki baloratu dute saioa.