Berriak
Egoera ahulean dauden adinekoei arreta eskaintzeko eredua
HURKOA Fundazioarekin elkarlanean ari da IKEI Gipuzkoan ahultasun-egoeran dauden adinekoei arreta eskaintzeko eredu bat zehazteko: bakarrik edo adinekoa den ezkontide edo familiako batekin bizi diren pertsonak dira eta ez dute familian beste babesik, ez eta sare sozialik ere. Horren ondorioz, isolatuta bizi dira eta ez dute behar adinako arretarik eta babesik jasotzen edozein kanpoko zein barruko faktore negatiboren aurrean.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Adinberri programaren helburuekin bat dator proiektu hau, lotura estua baitute gaietan eta lehentasunetan. Batetik, “adinekoentzako etxeari” lotuta, Hurkoa Fundazioaren (www.hurkoa.eus) helburua adinekoek haien etxean baldintza duinetan bizitzen jarraitzea baita, eta hala behar dutenean, ondo artatuta egotea. Beraz, lotuta dago bizikidetzarako eredu berriekin eta sare sozialekin (beharrezkoak dira isolamendua saihesteko), baita ikuskatze-lanak egitearekin eta etxeko segurtasunarekin ere, ahultasunari eta haren ondorioei aurre egiteko. Bestetik, egoera ahulean dauden adinekoei eskaintzen zaizkien zaintza- eta arreta-zerbitzuen berrikuntza, zenbait gairen inguruan: pertsona horien eguneroko bizimoduaren kudeaketa, haien osasuna eta babesa etxean, prebentzioa eta, azken finean, hizpide dugun ahultasun hori saihestu eta horri aurre egingo dion arreta-eredu berria zehaztea.
Gipuzkoan dugun egoera xehe ezagutzeaz gain (kuantifikazioa eta kualifikazioa), proiektu honen bidez ahultasun-egoerak identifikatzeko eta ebaluatzeko metodologiak eta tresnak sortu nahi dira eta egoera horietan arreta eskaintzeko eredu bat zehaztu ere bai. Hori helburu izanik, proiektuaren beste zati batek gai honen inguruan Europan dauden jardunbide egokiak identifikatzea planteatzen du eta zehazki, Gipuzkoako eta Euskal Hirigune Elkargoko gizarte-zerbitzuen eta hirugarren sektoreko erakundeen artean mugaz gaindiko trukea egitea informazioa eta know-how delakoa partekatzeko.
-
M&A NEWS: 2018 ekitaldiko balantzea (eragiketak eta sektoreko zenbakiak)
Espainiako fusio eta erosketen merkatuko jarduerak 1.541 eragiketa itxi dituela amaitu du 2018. urtea. Aurreko eragiketan lortutako emaitzarekiko jaitsiera suposatzen duen arren, garrantzitsua da itxitako eragiketen zenbatekoa...
Irakurri gehiago >
-
Inguralde Garapen Agentziak, IKEIren laguntza eskatu du herriko lokal hutsetan eskuhartze artistiko bat aurrera eramateko
Pasa den abenduak 28an, hiriko 6 kaleetan: Ibarra, Portu, Dolores Ibarruri, Pormetxeta, Murrieta eta San Juan, 2 hilabetez lantzen aritu garen (lokal hutsen jabeak lokalizatzen, baimenak lortzen, eta bizilagun komunitateekin...
Irakurri gehiago >
-
Aurkeztu ditu Kontsumobidek “Euskadiko kontsumitzaileek merkataritza elektronikoaren praktikan dituzten ohiturak eta haien asebetetze maila” azterlanaren emaitzak. IKEI-k ere parte hartu du azterlanean
Aurkeztu ditu Kontsumobidek-Kontsumoko Euskal Insitutuak, “Euskadiko Kontsumitzaileek merkataritza elektronikoaren praktikan dituzten ohiturak eta haien asebetetze maila” azterlanaren emaitza nagusiak. IKEIk egina da azterlana.
Irakurri gehiago >
-
Bilboko Etxebizitzaren Gida Plana, 2018-2020
2017an “Etxebizitzari buruzko diagnostikoa Bilbon” lana egin ondoren, Udaleko Etxebizitza Saila 2018-2020 aldirako Etxebizitzaren Gida Plan berria prestatzen hasi da IKEIren laguntza teknikoarekin.
Irakurri gehiago >
-
“Eskatu ahalako lana”: autonomia edo ezegonkortasuna
Eurofund Fundazioarekin (Bizi- eta Lan-baldintzak Hobetzeko Europako Fundazioa) batera aritu da IKEI "Work on demand: Recurrence, effects and challenges" txostena (Eskatu ahalako lana: Errepikakortasuna, ondorioak eta erronkak)...
Irakurri gehiago >
-
IKEIk Bikain ziurtargiria jaso du
Ziurtagiri honen bitartez enpresa nahiz erakunde batek euskaraz zenbateraino eta nola egiten duen ebaluatzen da.
Irakurri gehiago >
-
“Born Globals”: nazioartetzearen bila
IKEIk “Born globals and their value chains” txostena landu du,non “born globals” izeneko enpresek beren nazioarteko balio kateak, nola ezartzen eta kudeatzen dituzten aztertzen den, baita PYME-en nazioartetzerako herrialde...
Irakurri gehiago >
-
Donostia bere 2030 Estrategia lantzen ari da
IKEI Donostiako Bulego Estrategikoarekin elkarlanean ari da Estrategia 2030 txostena landuz. Proiektua hiriaren egoera aztertzeko diagnostiko estrategiko batetik abiatzen da eta, eragile ekonomikoekin, sozialekin, kulturalekin,...
Irakurri gehiago >
-
Nola lagundu adineko langileen lan-munduratzeari Europan
IKEI-k adineko pertsonen lan-munduratzea erraztera bideraturik dauden ekimenen inguruan Eurofoundek burutu duen ikerketan parte hartu du. Neurri hauen barruan sartzen dira, esate baterako, diru-laguntzak eskaintzea langileei...
Irakurri gehiago >
-
IKEIren bigarren Ateneo topaketa ospatua
ATENEO IKEIren bigarren topaketak Donostiako Londres eta ingalaterrako hotelean leku hartu zuen pasa den azaroaren 8an, bezero eta lagun talde oparoa bertaratu zirelarik.
Irakurri gehiago >
-
IKEI Photo Contest-en 2. edizioa abian
Enpresa eta gizarteko nazioarteko argazkigintza lehiaketa hau 2017an jaio zen, enpresaren 40. urteurrenarekin batera.
Irakurri gehiago >
-
Urretxuk, IKEIren laguntzarekin, merkataritza biziberritzeko plana definitzeko prozesua hasi du
Egoiliarren erosketa esperientziak eta ohiturak aztertuko ditu Urretxu herriko merkataritza biziberritzeko planak. Plan honen bidez, merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektoreen beharrak antzemango dira, sektore hauen...
Irakurri gehiago >
-
ERM 2018 Txostena: Berregituraketek lan-baldintzetan duten eragina
TNO Innovation for Life erakundeak Eurofound-eko European Restructuring Monitor 2018 Txostena landu du, enpresen berregituraketek lan-baldintzetan duten eragina aztertuz, eta IKEI, lan hau aurrera eraman duen talde teknikoaren...
Irakurri gehiago >
-
Udaletxeak sustatutako “Eibar Pymes Plana”-ren lehen edizioan, IKEIk, Eibarko industria enpresei zerbitzua eskainiko die
Laguntza teknikoaren programa gehienez 20 langile dituzten Eibarko industria enpresei zuzendua dago, eta lehiarako hobekuntza plan bat zehaztu eta gauzatzeko aukera eskaintzen die.
Irakurri gehiago >
-
Hondarribiako Udalak IKEI-ren laguntza izango du bertako Merkataritza Dinamizatzeko Plan Berria aurrera eramateko
Ikerketa honen helburua Hondarribiako egoiliarren eta baita hazten doazen bisitari eta turisten beharrak, erosketa ohiturak eta eskakizunak ezagutzea. Aldi berean, bertako Merkataritzaren indar-gune, ahalmen, behar eta...
Irakurri gehiago >
-
Zarauzko Udala IKEI-ren laguntzarekin bakarrik bizi diren adineko pertsonen gizarte-beharrak aztertzeko lana burutzen ari da
Ikerketa honen helburua ZARAUTZEN BAKARRIK BIZI DIREN 75 URTETIK GORAKO PERTSONEN egoera eta gizarte-beharrak ezagutzea da, eta kolektibo honi udalerriko gizarte-zerbitzuen arreta baliabideen eskaintza gerturatzea.
Irakurri gehiago >
-
IKEI-k bere zerbitzu zorroan barneratu du aholkularitza juridiko eta fiskala
IKEI-k elkarrenganako konfiantzan oinarrituta eskaintzen ditu bere zuzendaritzako aholkularitza eta M&A zerbitzu profesionalak, eta data hauetatik aurrera, eskaintza osatzea lortu du zerbitzu-lerro berri bat abian jarriz, IKEI...
Irakurri gehiago >
-
M&A NEWS: bigarren lauhileko balantzea 2018 ekitaldia (eragiketak eta sektoreko zenbakiak)
Urteko bigarren lauhilekoan, Espainiako fusio eta eskuratzeen merkatuak aurreko lau hilabeteen pareko erritmo mantendu du, egonkortzea lortu baitu 550 eragiketa inguru itxiz (1.092 eragiketa burutu dira 2018ko abuztua bitartean).
Irakurri gehiago >
-
IKEI Kontxako hondartzan murgildu da
Joan den igandean, irailaren 16an, IKEI-k ZANBULLA-n parte hartu zuen, Donostiako Kontxa hondartzan ospatu zen igeriketa ospakizunean.
Irakurri gehiago >
-
CABO NORTE Taldeak sarrera eman dio bere kapitalean visir hf islandiar enpresari
CABO NORTE taldeak, egoitza soziala Tarragonan duenak, sarrera eman dio bere kapitalean, kapital zabalkuntza baten bitartez, VISIR, HF islandiar enpresari.
Irakurri gehiago >
-
Igarle-k bere hazkundea sendotu du It_aktion-en integrazioari esker
Igarle euskal enpresak, kudeaketa aurreratuko informatika soluzioen garapenean eta ezarpenean espezializatuak, It_aktion enpresa eskuratu du, egoitza soziala Donostian duena. Eragiketa hau, joan den ekainaren 7an gauzatu zen,...
Irakurri gehiago >
-
Lehiakortasuna eta garapen-ekonomikoa: nagusiagoak diren pertsonen garrantzia
Gizartearen zaharkitzeak arlo askotan eragiten du, baina gehien nabarmentzen direnak babes-sistemen eta eremu soziosanitarioen jasangarritasuna dira. Halaber, enpresek euren kontratazio erritmoa berreskuratzen duten heinean,...
Irakurri gehiago >
-
Berrikuntza Laguntzeko Programa 320 enpresa txiki eta ertainentzat (ETE) Guatemalan
Guatemala Errepublikako gobernuak eta Garapenerako Amerika Arteko Bankuak –BID-, 2012ko abuztuaren 24an 1734/OC-GU Mailegu Kontratua sinatu zuten, elkarlanean jarduteko Inbertsio Estrategikoen eta Ekoizpenaren Eraldaketaren...
Irakurri gehiago >
-
IKEI-k parte hartzen du lantokian hezur-giharretako asalduren prebentzio esparruan eginiko kontratu marko batean laneko segurtasun eta osasunerako europako agentziarentzat (EU-OSHA)
Kontratu marko honek, 2018 hasieran esleitua, hurrengo hiru urteetan (2018-2020) EU-OSHA-rekin lan egiteko aukera paregabea suposatzen du, lantokiko hezur-giharretako asalduren prebentzio esparruan proiektu eta azterketa multzo...
Irakurri gehiago >