Corporate finance
M&A
Gure lanaren oso zati garrantzitsua da bezeroei haien estrategia korporatiboak garatzen eta ezartzen laguntzea. Alde horretatik, eskaintzen ditugun irtenbideak bi ildo hauetatik doaz: garapenari lotutako eskaintzak eta finantzaketari lotutakoak:
FUSIOAK ETA EROSKETAK
(M&A)
(Corporate development)
> Desinbertsioa eta enpresen salmenta; operazioaren kudeaketa osoa: bilatzea, negoziatzea eta salmenta-transakzioa gauzatzea.
> Enpresak eskuratzea; eskuratze-prozesuaren eta operazioaren ondorengo fasean (negozioen integrazioa) kudeaketa globala.
> Akziodunen ondorengotza; kapitalera sartzeko bazkide berriak bilatzea eta horiek kapitalean txertatzea; buy out operazioak (MBO, MBI...).
> Enpresen bat-egiteak eta sektorekako kontsolidazio-prozesuak; sinergien estimazioa, trukerako ekuazioak zehaztea, bat-egiteko akordioak gauzatzea...
> Nazioartekotzea; operazio korporatiboen bidez kanpoan finkatzeko prozesuak (cross border M&A).
> Enpresen balorazioak; barnerako erreferentzia gisa, hirugarrenekin egiten diren operazio korporatiboetan, bazkideen arteko salerosketetan…
BERREGITURATZEAK ETA BIRFINANTZATZEAK
(Corporate finance)
> Enpresetako berregituratzeak eta birfinantzatzeak; prozesuaren kudeaketa globala: bideragarritasun-planak egitea, inplikatutako aldeekin negoziatzea eta birfinantzatzeko akordioak gauzatzea.
> Finantzaketa bilatzea; kapitalean inbertitzaileak sartzeko eta/edo zor berria lortzeko operazioen kudeaketa.
> Kaudimengabeziak eta konkurtso-prozesuak; aurretiazko hitzarmen-proposamenak eta hartzekodunekin hitzarmenak zehaztea eta negoziatzea.
> Monitorizazioa; birfinantzatzeko akordio eta hartzekodunen hitzarmenena, adostutako baldintzak betez.
> Independent business review (IBR); birfinantzatzeko egoeretan: negozio-plana berrikusteko txostena, zordunak egina.
IKEIk operazio hauetan parte hartzeak balio ukigarri eta osagarria sortzen du bezeroarentzat, gure jardueraren funtsezko elementu hauei esker:
Operazioak ulertzea eta bideratzea.
Negozio-ikuspegi estrategikoa (ez finantza-arlokoa bakarrik) eta diziplina anitzeko aholkularitza (korporatiboa, merkataritzakoa eta fiskala) eskainita.
Enpresa-informaziora eta transakzioen informaziora sarbidea.
Informazio korporatiboa eta finantza-informazioa eskuratzeko dugun hornitzailearen bidez, 100 herrialde baino gehiagotako 164,4 milioi enpresei buruzko datuak eta azken 5 urteetan burututako eta/edo iragarritako 584.000 transakziori buruzko datuak ditu IKEIk. Horri esker, behar bezala bideratzen ditugu operazioak (erosleen profila ezaugarritzea, xede enpresak eta inbertitzaileak identifikatzea, merkatuko joerak, transakzio-prezioak...).
Nazioarteko presentzia.
ANTEA Alliance of independent firms delakoan bilduta dauden gure bazkideen bidez (65 herrialde baino gehiago, 200 bulego baino gehiago, 3.200 profesional), tokiko laguntza ematen diegu operazioei, zuzeneko informazio-iturrietara jotzen dugu eta mandatuak trukatzen ditugu (deal flow) eta, hala, transakzio-aukerak hedatu egiten dira.
Esperientzia ziurtatua.
50 operazio korporatibotik gora kudeatu ditugu azken 10 urteetan.
Alderdi horiei, gure inplikazioa eta operazioetan erabiltzen dugun metodologia–kasu zehatz bakoitzerako aukera onenak bilatzea, aldi berean aukera bat baino gehiago erabiltzea, zuzeneko negoziazioa, prozesuaren kudeaketa osoa...– gehituta, IKEIk transakzioetarako baldintzak optimizatzen dizkie bezeroei eta, hala, minimizatu egiten dira transakzioari lotutako kostuak.
Horrek guztiak bihurtu du IKEI erreferentziazko eragile middle market operazioen segmentuan.
AHOLKATUTAKO ERAGIKETAK (ZENBAIT AIPAMEN)
CORPORATE FINANCE / M&A


Eraikuntzako laguntzailea
Produkzio unitatea banantzeko aholkularitza juridiko eta finantzarioa
2023
IKEIk LANIK aholkatzen du


Galdaketa
GRUPO ARTEAGAk OLAZABAL ETA HUARTEren %100 erosi du
2022
IKEIk ARTEAGA aholkatzen du


Agroelikadura
INEKOri aholkularitza MIBAn bat egiteko eta integratzeko prozesuan
2022
IKEIk INEKO aholkatzen du


Sektore elektrikoa
EIKA S. Coop.ek STONE COOKER S.L.en %20 erosi du
2022
IKEIk EIKA, S. Coop. aholkatzen du


Makina-Herreminta
NICOLAS CORREAk NC SERVICE MILING MACHINES enpresaren %88 erosi du
2022
IKEIk Nicolas Correa aholkatzen du


IKT
Devoteamek BeCleverren %100 erosi du
2022
IKEIk BeClever aholkatzen du


Elikadura
CAFENTOk CAFES AITONA enpresaren % 100 erosi du
2022
IKEI-k CAFENTO aholkatzen du


Sektore elektrikoa
EIKA S.Coop.ek SMART COMFORT enpresaren %20 erosi du
2022
IKEIk EIKA S.Coop. aholkatzen du


Eraikuntzako Laguntzailea
Aktiboaren optimizazioa eta Finantzaketa lortzea
2020
IKEI-k ENPRESA aholkatzen du


Elikadura
Kapital Zabalkuntza
2020
IKEI-k CABO NORTE TALDEA aholkatzen du


IKT
Aholkularitza IGARLEri, EDIVERSArekin DATAJUICE Joint Venture-a eratzeko
2020
IKEI-k IGARLE aholkatzen du


Elikadura
CAFENTOk CAFÉS NAVARRA enpresaren %100 erosi du
2020
IKEI-k CAFENTO aholkatzen du

Eraikuntzako laguntzailea
ENPRESA TALDEAren berrantolaketa finantzieroa
2019
IKEI-k ENPRESA taldea aholkatzen du


Mugikortasun elektrikoa
Aholkularitza GRUPO LUMAri, ECOMOTION, SL enpresan bazkide berriak sartzeko
2019
IKEI-k GRUPO LUMA aholkatzen du
Elikadura
Partaide berri baten sarrera (VISIR HF) CABO NORTE TALDEAren akzioetan
2018
IKEI-k saltzailea aholkatzen du


IKT
IDS INDUSTRIAL, IBERMATICAn integratu da
2018
IKEI-k IDS INDUSTRIAL aholkatzen du


IKT
IGARLEk IT AKTION enpresaren %100 erosi du
2018
IKEI-k eroslea aholkatzen du


Metalurgia
TALDE INDUSTRIALen berrantolaketa finantzieroa automozio sektorea
2017
IKEI-k TALDE INDUSTRIALA aholkatzen du

IKT
NEXTELen akzio berrantolaketa (management-aren partaidetzaren zabaltzea)
2016
IKEI-k NEXTEL aholkatzen du

Elikadura
ALDANONDO TALDEAren berfinantziazioa eta partaide berri baten sarrera
2016
IKEI-k ALDANONDO TALDEA aholkatzen du
Elektronika eta IKT
ENPRESA talde baten aliantza enpresariala (Joint Venture)
2014
IKEI-k enpresa taldea aholkatzen du


Elementu Metalikoen Ekoizpena
ALEJANDRO ALTUNAk IFAMen %100 erosi du
2014
IKEI-k eroslea aholkatzen du
Logistika
TKV TALDEAren berrantolaketa finantzieroa
2011
IKEI-k TKV TALDEA aholkatzen du


Transakzioak eta Balorazioak
TECNITASAk SERVATASen %100 erosi du
2011
IKEI-k saltzailea aholkatzen du


Komunikabideak
GRUPO NOTICIASek LOYOLA MEDIAren 100% erosi du
2009
IKEI-k saltzailea aholkatzen du
Arte Grafikoak
EDUARDO ALBENIZen akzioen berrantolaketa
2008
IKEI-k EDUARDO ALBENIZ aholkatzen du


Elektronika eta Telekom.
N+1 eta zuzendaritza taldeak ALCADen 100% erosi dute
2007
IKEI-k saltzailea aholkatzen du

Higiezina
VIVIENDAS M. BIZKAIAn akzioen berrantolaketa
2006
IKEI-k VIVIENDA M. BIZKAIA aholkatzen du

Papera
Enpresa balorazioa
2005
IKEI-k PAPRESA aholkatzen du


Eraikuntza
BALZOLAk G. IBARGOYENen gehiengo partaidetza erosi du
2004
IKEI-k saltzailea aholkatzen du


Eraikuntzarako Materialak
ENPRESA talde baten bat-egite eta integrazio enpresariala
2004
IKEI-k ENPRESA taldea aholkatzen du
Papera
LA SALVADORA eta ECHEZARRETAren bat-egitea
2003
IKEI-k enpresak ahokatzen ditu


Metalurgia
WISCO TALDEAk E.DINIren %100 LESLIE Group-i saldu dio
2002
IKEI-k saltzailea aholkatzen du
Agroelikadura
Finantziazio multilateralaren jarraipena (Grupo BID) SUBSOLErentzat
2001
IKEI-k SUBSOLE aholkatzen du
Beste zerbitzu hauek ere eskaintzen ditugu
Aholkularitza
Sektore publikoa
Politika publikoei lotutako jarduerak eta kudeaketa ardatz hartuta (analisia, estrategia, kudeaketa, ebaluazioa), askotariko interesguneei begira (lurraldea; enpresak eta lehiakortasuna; gizartea eta pertsonak, administrazio eraginkorra...).
Zuzendaritzako
aholkularitza
Gure bezeroen lehiakortasuna handitzea dugu helburua eta horretarako, abantaila iraunkor bereizgarriak sortzen ditugu, errentagarritasunarentzat eragin positiboa eta enpresa-jarduerak jarraitzeko bermea dakartenak.
Lege eta zerga
aholkularitza
Gure aholkularitza zerbitzua lege eta zerga zerbitzuarekin osatzen dugu, estrategia eta eragiketa korporatiboak aurrera eramanez, lege egitura eraginkor baten menpe erakundeen garapena ziurtatzeko helburuarekin
Nazioarteko
Proiektuak
Kudeaketa publikoan eta sektore pribatuaren garapenean dugun esperientzia eta ezagutza eskaintzen diegu nazioarteko erakunde eta organizazioei.