NAZIOARTEKO PRESENTZIA

ANTEA
65 herrialde, 200 bulego eta 3.200 aholkulari baino gehiago
ANTEA, Alliance of Independent Firms, negozio-aholkularitzako enpresen erakunde bat da eta enpresen beharrak asetzea dute helburu, edozein dela ere enpresek lan egiten duten herrialdea edo eskualdea. 65 herrialdetan baino gehiagotan ditu bazkideak, 200 bulegotik gorako egitura batean antolatuta.
Merkatu horietatik gehienetan, ANTEAko kideak sektorearen errekonozimendu handiena dutenen artean daude; horren erakusgarri, ANTEAk posizio onak ditu International Accounting Bulletin (IAB) delakoaren rankingetan. Sailkapen horiek erakusten dute aliantzak nazioarteko testuinguruan duen lidergoa eta sendotasuna.
IKEI 2014tik da ANTEAko kide eta aliantzako taldeekin lankidetzan aritzen da tokiko eta nazioarteko mailan garatu beharreko diziplina antzeko aholkularitza behar duten enpresa arloko aholkularitza-proiektuetan eta corporate operazioetan.
ANTEA taldea 3.200 aholkularik baino gehiagok osatzen dute. Goi mailako prestakuntza dute eta askotariko zerbitzuak eskaintzen dituzte estrategiari, zuzendaritza eta kudeaketako aholkularitzari, corporate operazioen garapenari, ikuskapenari, due diligence prozesuak egiteari eta lege eta zerga arloko aholkularitzari lotuta.

ENSR
33 herrialde, 35 bulegotik gora, 600 aholkulari baino gehiago
IKEI 1992tik da ENSR, European Network for Social and Economic Research sareko kidea.
33 kidek osatzen dute aliantza eta tartean dira aholkularitzako enpresak, ikerketako erakundeak eta unibertsitateak. EBko estatu-kide guztiak, Europako Ekonomia Eremura sartzeko hautagai direnak (Norvegia, Islandia eta Suitza) eta Turkia hartzen ditu bere baitan.
ENSR sarearen bidez egiten du IKEIk nazioarteko aholkularitzako lanaren zati handi bat sektore publikoan. Europako politika publikoei aplikatutako ikerketa sozioekonomikoan dago ENSR espezializatuta eta 600 aholkulari eta ikertzaile baino gehiago ditu, guztiak goi mailako prestakuntzadunak eta askotariko gai eta proiektutan lan egiteko gai direnak, IKEIren aholkularitza instituzionalerako eskaintzaren ildo berean; aipagarriak dira hauek: Entrepreneurship and enterprise development, SME policy, New skills and training, Labour market and employment policy, Working conditions and OSH, Social policy, Evaluation, monitoring, benchmarking, impact assessments.
ENSRko Zuzendaritza Batzordeko kide da IKEI beste lau kiderekin batera.
Nazioarteko kolaboratzaile eta aholkularitza publikoan aditu diren profesionalen sare zabala du gainera IKEIk, ENSR iristen ez den beste eremu geografiko batzuetan.