Nazioarteko Proiektuak

KUDEAKETA PUBLIKOAN ETA SEKTORE PRIBATUAREN GARAPENEAN DUGUN ESPERIENTZIA ETA EZAGUTZA ESKAINTZEN DIEGU NAZIOARTEKO ERAKUNDE ETA ORGANIZAZIOEI.
-

Gure Nazioarte Alorrean, gure espezialitate-eremu bakoitzean garatutako proiektuetan lortutako esperientzia eta ezagutza beste esku-hartzeko merkatu batzuetara eramaten dugu. Ildo horretan, IKEIk 30 urte baino gehiago daramatza gure mugetatik harago lanean, 200 proiektu baino gehiago garatu dituelarik 30 herrialde baino gehiagotan; horietako bakoitza, gauzatze-herrialde bakoitzaren  errealitate sozioekonomikora, enpresarialera eta idiosinkrasia espezifikora egokitu ditu. Jarraian aurkezten diren erakunde nagusi hauen bidez ari gara lanean merkatu horietan:

EUROPA

Europako Batzordea
DG Employment, Social Affairs & Inclusion
> DG Internal Market, Industry, Entrepreneurship and SMEs
> DG Education, Youth, Sport & Culture

EB agentziak eta beste erakunde batzuk
> EASME, Executive Agency for Small and Medium-sized Enterprises
> EUROFOUND, European Foundation for Improvement of Living & Working Cond.
> CEDEFOP, European Center for the Development of Vocational Training
> EU-OSHA, European Agency for Safety & Health at Work

- Beste batzuk
> OCDE
> ILO; International Labour Organisation

LATAM / BESTE MERKATU BATZUK

Erakunde multilateralak
> EuropeAid: Programas ALA, ACP, Al-Invest…
> Garapenerako Banku Interamerikarra (BID)
> Inbertsioen funts aldeaniztuna (FOMIN)
> Amerika arteko Inbertsioen Korporazioa (CII)
> Munduko Bankua
> Latinoamerika eta  Karibeko Garapen Bankua
> Nazio Batuen Erakundea: PNUD, UNIDO …

Administrazio Publikoak
> Maila nazionaleko Ministerioak
> Eskualde mailako eta tokiko Erakundeak
> Gobernu Agentziak
> Administrazioarekin lotutako beste erakundeak

Enpresa Erakundeak
> Enpresa / Industria Elkarteak
> Sektore / Gremio Elkarteak
> Merkataritza-Ganberak 

IKEIk balioa eta zerbitzua eransten die proiektu horietako bakoitzari, eta gure bezeroei helburuak lortzen laguntzen die, hainbat faktore bereizgarriri esker:

> IKEIk 40 urteko ibilbidean zehar jasotako esperientzia globala.
Proiektuak langile propioekin gauzatzea: gure profesionalek kualifikazio handia dute, disziplina anitzekoa; gaitasun funtzionala eta ezagutza tematikoa eta sektoriala uztartzen dituzte, eta esperientzia handia dute Europako zein Amerikako herrialde ugaritan proiektuak eta eragiketak gauzatzen.
Tokiko bazkideen sare zabal batekin lankidetzan aritzea, lekuan bertan adituak diren langileak izatea ahalbidetzen duena, eta horrela, proiektuaren garapenean etengabeko eta hurbileko jarraipena bermatuz. IKEI European Network for Social and Economic Research (ENSR) erakundearen kide sortzaileetariko bat da, 33 erakundek osatzen dutena Europako beste hainbat herrialdetan.

NAZIOARTEKO PROIEKTUAK (ZENBAIT ERREFERENTZIA NABARMEN)

NAZIOARTEKO PROIEKTUAK

Beste zerbitzu hauek ere eskaintzen ditugu

Aholkularitza
Sektore publikoa

Politika publikoei lotutako jarduerak eta kudeaketa ardatz hartuta (analisia, estrategia, kudeaketa, ebaluazioa), askotariko interesguneei begira (lurraldea; enpresak eta lehiakortasuna; gizartea eta pertsonak, administrazio eraginkorra...).

Irakurri gehiago >

Zuzendaritzako
aholkularitza

Gure bezeroen lehiakortasuna handitzea dugu helburua eta horretarako, abantaila iraunkor bereizgarriak sortzen ditugu, errentagarritasunarentzat eragin positiboa eta enpresa-jarduerak jarraitzeko bermea dakartenak.

Irakurri gehiago >

Corporate finance
M&A

Gure bezeroei laguntzen diegu haien estrategia korporatiboak gauza ditzaten. Zuzenean esku hartzen dugu corporate lanen kudeaketan eta lan horiek egituratzen dituzten fase guztietan egiten dugu lan.

Irakurri gehiago >

Lege eta zerga
aholkularitza

Gure aholkularitza zerbitzua lege eta zerga zerbitzuarekin osatzen dugu, estrategia eta eragiketa korporatiboak aurrera eramanez, lege egitura eraginkor baten menpe erakundeen garapena ziurtatzeko helburuarekin

Irakurri gehiago >