Eskarmentudun
taldea

NAZIOARTEKO SAREA ETA DIZIPLINA ANITZEKO GOI MAILAKO PRESTAKUNTZA DUTEN PROFESIONALAK ESKAINTZEN DITUGU.
-

IKEIko lantaldea askotariko eta goi mailako prestakuntza akademikoa duten profesionalek osatzen dute. Ekonomian, enpresen administrazioan, ingeniaritzan, soziologian eta sistemetan prestakuntza dute gure profesionalek eta horri gehitu behar zaizkio balio profesionala, gaitasun funtzionala eta sektorekako ezagutza zabala. Horri guztiari esker, lantalde honek esperientzia zabala du esparru ekonomikoan, bai arlo publikoan, bai enpresa arloan. Lantaldearen goi mailako prestakuntza eta esperientzia, beraz, IKEIren bereizgarri dira.

Ezagutu gure lantaldea

Gure profesionalen prestakuntza, esperientzia eta balioak dira merkatuan besteengandik bereizten gaituzten alderdiak eta gure nortasunaren ikur.

Ezagutu gure lantaldea >

Presencia internacional
Nazioarteko presentzia

Mundu globalizatuan bizi gara. Horretaz jabetuta, IKEIk harremanak ditu nazioarteko bazkideekin, betiere, aholkularitza-zerbitzuetan ezagutza eta tokiko harremanak txertatzeko. Hala, harreman komertzialak eta inbertsio-fluxuak kontuan hartuta lehentasunezkoak diren eremu geografikoetara iristen gara.

Non egiten dugu lan? >