Talde trebatua
Eta eskarmentuduna

Aitziber Beldarrain

Proiektuetako Gerentea

Ekonomiako lizentziatura du Aitziber Beldarrainek, Ekonomia Koiunturala eta Sektore Publikoarena espezialitatearekin, Euskal Herriko Unibertsitatearen eskutik.

1999an hasi zen IKEIn lanean eta egin duen ibilbide profesionalean administrazio publikoaren maila guztiekin (Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak, Udalak, Europako Batzordea) eta enpresa zein erakunde publikoekin garatutako lankidetza-proiektu ugaritan hartu du parte.

Esperientzia zabala du askotariko analisien inguruko aholkularitzan: ekonomia, lehiakortasuna eta lurralde-garapena, eremu publikoko plangintza estrategikoa, behatokien diseinua eta mantentze-lanak, proiektuei segimendua eta ebaluazioa egiteko tresnak zehaztea, erakunde ofizialei operazio estatistikoen kontzeptualizazio metodologikoa egiteko aholkularitza, gizartean iritziaren eta pertzepzioaren monitorizazioa (pertsonak eta enpresak) eta herritarren parte-hartzea.

Lider izateko, taldeko lanerako eta komunikaziorako gaitasuna izateaz gain, aipagarria da eskuratutako jakintza egiten dituen proiektuetara eta proiektuen kudeaketara ekartzeko duen trebetasuna, betiere, bezeroarekin elkarlan estuan.

Proiektuen gerentea da IKEIn. Egun eszedentzian dago kargu publikoa betetzeagatik.