Talde trebatua
Eta eskarmentuduna

Aitziber Usabiaga

Aholkulari seniorra

Aitziber Usabiaga Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako graduatua da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), eta IKEIn 2018an sartu zen, Unibertsitatearen eta Enpresaren arteko Formakuntza Dualaren esparruan. Bertan, graduko praktikak egin zituen urte eta erdiz.

2020. urtearen hasieran, IKEIra itzuli zen, eta ordutik hainbat proiektu sozioekonomikotan parte hartu du. Proiektu horietan, besteak beste, lan-merkatua (enplegua, ekintzailetza, telelana) eta pertsonen ikaskuntza eta prestakuntza izan dira aztergai, eta euskarak garrantzi berezia izan du eginiko lanean.

Pertsona gaztea da, ikasteko gogotsu dagoena eta bere ibilbide profesionalean hobetzen eta aurrera egiten jarraitzeko ilusioa duena.

IKEIko aholkulari seniorra da.