Talde trebatua
Eta eskarmentuduna

Esteban Barrenechea

Bazkide Zuzendari Nagusia

Esteban Barrenechea industria-ingeniaria da (TECNUN, Nafarroako Unibertsitatearen eskutik) eta EFA, European Financial Advisor (UNEDen eskutik).  

1990ean ekin zion ibilbide profesionalari Andersen Consulting (gaur egun Accenture) enpresan eta industria-enpresetako negozio arloen bat-egitea, berregituratze eta optimizaziorako proiektuetan hartu izan du parte.  Ondoren, siderurgia-arloko ADA - Aciérie de l’Atlantique (Frantzia) delakoan hasi zen lanean eta enpresako Zuzendaritza Komertzial, Plangintza eta Logistika arloko arduradun izan zen abian jarri eta lehen hiru urteetan. 

1998an IKEIn hasi zen lanean Zuzendari Nagusi postuan eta plangintza estrategikoari eta negozioen optimizazioari lotutako prozesu ugari garatu ditu kanpoko aholkulari gisa. M&A eta corporate finance operazioetan bitartekaritza-lanetan aritu da (bideragarritasun eta birfinantzaketa-planak, IBRak, enpresa-berregituraketak, sozietateen erosketa eta salmenta, MBOak, nazioartekotze prozesuak eta inbertsioak atzerrian finantzatzea, fusio eragiketak eta negozioak integratzea …)  eta zenbait sektoretako enpresetako administrazio-kontseiluetan eta zuzendaritza-batzordeetan parte hartu izan du, gai korporatiboei eta estrategikoei buruzko aholkuak emanez. 

Nazioarteko zenbait elkartetako kide da. Horien artean daude ICA (Instituto de Consejeros y Administradores), SPS (Strategic Planning Society, Erresuma Batua) eta SMS (Strategic Management Society, AEB).  

25 urtetik gorako esperientzia du aholkularitza estrategikoaren eta korporatiboaren esparruan. 

IKEIko Presidente eta Bazkide Zuzendari Nagusia da.