Talde trebatua
Eta eskarmentuduna

Javier Martínez

Proiektuetako Gerentea

Javier Martínez Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan lizentziatua da eta finantza-arloko espezializazioa du. Horrez gain, ekonomia publikoaren arloan doktoretza-ikastaroak ere egin ditu.

IKEIn lanean hasi aurretik, bekadun gisa aritu zen Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat teknologia berriekin eta merkataritza elektronikoarekin lotutako e-Sustapen proiektuaren harira.

IKEIn lanean hastean, hasieran, enpresen estrategiarekin eta plangintzarekin lotutako proiektuetan garatu zuen jarduera profesionala. Ondoren, eta orain arte, analisi sozioekonomikoarekin lotutako proiektuetan aritu da, lan-merkatuaren azterketari arreta berezia eskainita.

13 urtetik gorako esperientzia du aholkularitzan. Taldean lan egiteko gaitasuna, jarrera proaktiboa eta bezeroari lehentasuna ematea ditu bereizgarri.

Proiektuen gerentea da IKEIn.