Talde trebatua
Eta eskarmentuduna

Javier Velez

Asoziatua

Fco. Javier Velez Zuzenbidean lizentziatua da (espezialitate juridiko-ekonomikoa) Deustuko Unibertsitatearen eskutik, Bilboko campusa.

Bere jarduera profesionala Arthur Andersen enpresan hasi zuen, bertan 8 urte jardun zuelarik auditoria/aholkularitza sailean Gerente kargura iritsi arte Gasteizko bulegoaren ardura bereganatuz.

Jarraian Zuzendaritzaren laguntzaile lanetan aritu zen Guascor Taldean, Administrazio Kontseiluko kide izanez / Taldearen zenbait sozietateetako Zuzendari, eta banakako enpresari eta Kontseiluetako aholkulari edo kontseilari gisa hainbat jarduera garatuz, bai Espainian eta baita Argentinan eta Italian ere, azpimarragarria izanik BIKANI eraikuntza, sustapen eta parking-en kontzesionario Taldean egindako lan bikaina, eta baita Argentinako Destileria Argentina de Petroleo SA (DAPSA) enpresan eta Italiako FinSo Energy EMS-an buruturikoa ere.

Etapa honen ostean Euskal Herriko Arrisku Kapitaleko Zuzendari Orokorra eta SPRI-ko Zuzendariorde Orokorra izan zen, 100 M&A eragiketa baino gehiagotan esku hartuz eta hainbat sozietateetako Kontseilari izanez (SPRI, EKARPEN, CEGASA Taldea, Bilboko Urak SA, Mondragon Sustapena SPE,…).

Azkenik AERNNOVA Taldean jardun du Fusio eta Eskuratzeen eta Kapital Merkatuen Presidenteorde karguan, etapa hau eta hainbat Kontseilu eta estrategia Batzordeetako partaidetza bateragarri eginez.

Egun IKEI-ko Asoziatua da.