Talde trebatua
Eta eskarmentuduna

Jessica Durán

Aholkulari Seniorra

Turismoko diplomatura eta Humanitateak: Enpresa lizentziatura, marketin espezialitatea du Jessica Duránek Deustuko Unibertsitatearen eskutik. Aipamen berezia jaso zuen Unibertsitate Hezkuntzako Karrera Amaierako Sari Nazionalean. Ondoren, Nazioarteko Merkataritzako aditu titulua eskuratu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean eta Marketin-graduondoko bat ere egin zuen UNEDen.

Atzerrian lan-esperientzia du, Londresko Barkers enpresan ikerketako laguntzaile postuan aritu baitzen 2006an. Urte hartan bertan, Eusko Jaurlaritzaren Nazioartekotze beka eskuratu zuen eta haren bidez Australiara joan zen. Aholkularitzako lanak egiten aritu zen ICEXen Ekonomia eta Merkataritza Bulegoan, Sydneyn, nazioarteko merkataritzaren arloan. Horrez gain, marketinari eta salmentei lotutako zereginak ere egin zituen enpresa pribatuan, Melbournen, 2008ko ekainera arte.

2008an IKEIn lanean hasi zenetik nazioarteko proiektuetan aritu da lanean; batez ere enplegua eta lan-baldintzak, prestakuntza, gizarte-politikak, enpresa txikiak eta ertainak eta ekintzailetza arloetan. Hona hemen lanean izan dituen bezero nagusiak: Lanaren Mundu Erakundea, Europako Batzordea edo Europako zenbait agentzia (adibidez, CEDEFOP, Lanbide Heziketa Garatzeko Europako Zentroa eta Eurofound, Bizitzako eta Laneko Baldintzak Hobetzeko Europako Fundazioa).

IKEIko aholkulari seniorra da.