Talde trebatua
Eta eskarmentuduna

Julen Domínguez

Analista

Julen Domínguez Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan graduatua da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), Donostian, eta IKEIn 2020an sartu zen Unibertsitatea-Enpresa Prestakuntza Dualeko Programaren esparruan, Sektore Publikoko arloan bere jarduera garatuz, hainbat gairi buruzko proiektuetan (enplegua, etxebizitza, hezkuntza, turismoa, etab.). Bertan, graduko praktikak egin zituen urte eta erdiz. Ondoren, Kontabilitate eta Finantza Zuzendaritzan Masterra egin du Mondragon Unibertsitatean (Oñati). 

IKEIko bulegoan egin zituen berriz ere master-praktikak, 11 hilabetez, eta Zuzendaritza Aholkularitza, Corporate Finance eta Fusio eta Eskuraketekin lotutako proiektuetan parte hartu zuen. Berregituraketa operatiboko eta finantzarioko planen diseinuan eta formalizazioan, negozio-planetan parte hartu du; baita jarduera-sektore desberdinetako enpresentzako balorazioetan ere. 

2022an IKEIra itzuli zen, Konpainiaren enpresa Arloan, eta aholkularitza estrategikoan eta operazio korporatiboetan oinarritu du bere jarduera. 

Pertsona gaztea eta inplikatua da, lanerako gaitasunarekin eta oso motibatua ikasten jarraitzeko eta konpainiaren barruan bere ibilbide profesionalean aurrera egiten jarraitzeko. 

Gaur egun, IKEIko Analista da.