Talde trebatua
Eta eskarmentuduna

Leyre Dilla

Proiektuetako Gerentea

Enpresa Zientzietako lizentziaduna da Leyre Dilla eta Marketina eta Komunikazioan dago espezializatuta.

20 urteko esperientzia du IKEIn eremu publiko zein pribatuko bezeroentzako aholkularitza estrategikoari lotutako lanetan.

IKEIn egina duen bide luzean aipagarria da lehiakortasunari eta eskualdeen garapenari lotutako proiektuetan, plan estrategikoetan, inpaktu-azterketetan eta lurraldeko errealitatearen diagnostiko sozioekonomikoetan izan duen parte-hartzea. Era berean, esperientzia zabala duenez, proiektu ugari garatu ditu Latinoamerikan, horietako asko erakunde aldeaniztunek finantzatutakoak (Garapenerako Banku Interamerikarra, Inbertsioetarako Korporazio Interamerikarra edo Sustapenerako Korporazio Andetarra) edo arlo pribatuan, elkarte eta merkataritza-ganberek finantzatutakoak.

Proiektuen gerentea da IKEIn.