Talde trebatua
Eta eskarmentuduna

Rafael Doria

Asoziatua

Euskal Herriko Unibertsitatean Ekonomia Zientzietako lizentziatura (1977) eta IESEren eskutik Zuzendaritza Orokorreko Programa eginak ditu Rafael Doriak.

Aholkularitzaren arloan du esperientzia profesionala, baina kudeaketako ardurak izan zituen 10 urteko fase bat ere izan zuen eta fase horretan Eusko Jaurlaritzan (Merkataritzako Lurralde ordezkaria Araban 1987-89ra eta Ekonomia eta Plangintza Saileko Ekonomia-ikasketen eta Metodoen zuzendaria 1991-1992an) eta Nafarroako Merkataritza Ganberan (zuzendari nagusia 1992-1999) aritu zen lanean, besteak beste.

Ondoren, esperientzia labur bat izan zuen makineria bereziaren fabrikazioan aritzen den 55 langileko kooperatiba baten enpresa-kudeaketan (Bildu Laneko zuzendari gerentea 2000-2001).

Eta berriro IKEIko aholkularitza-lanak eta irakaskuntza uztartu zituen (irakasle elkartua Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia Sailean, 1999-2010).

35 urteko ibilbide profesionala osatu duen honetan, esan daiteke zerbitzuen sektorea ezagutzetik eta, bereziki merkataritza eta turismoa garatzeko hirigintzako politiken diseinua ezagutzetik datorkiola esperientzia. Aritu da estrategiak eta programak zehazten eta tokiko eta eskualdeko ekonomiak garatzeko bidean enpresen eta erakundeen arteko lankidetzarako esparruak sustatzen ere. Eragile pribatuen eta publikoen artean lankidetzarako sareak sortzeko eta aldaketak sustatzeko gaitasuna izango da, agian, azken urte hauetan egin duen lanean gehien nabarmentzen den gaitasuna.

Gaur egun IKEIko asoziatua da.