Talde trebatua
Eta eskarmentuduna

Teresa Gorospe

Proiektuen Gerentea

Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritzan lizentziaduna da Teresa Gorospe eta Enpresen Administrazioa eta Marketina masterra ere egina du; biak Deustuko Unibertsitatean (Espainia). Arnhem-go (Herbehereak) Negozio Eskolan ikasleen trukerako programa batean parte hartu eta ikasketak amaitu ondoren, Amsterdamen aritu zen lanean ziurtapenerako enpresa multinazional bateko marketin-analista gisa. European Retail Property School delakoak emandako beka bati esker, Marketin ikastaro bat egin zuen gero Amsterdamen eta hura amaitu ondoren Espainiara itzuli zen Unibail-Rodamco enpresan marketin-analista gisa lan egitera. Merkataritza-zentro handietan espezializatutako enpresa da hori eta liderra da Europan. Ondoren, Hispavistako produktuaren gerente lana eta Social Media eta Community Manager masterra uztartu zituen. 2012an IKEIn lanean hasi zenetik, analisi eta aholkularitza sozioekonomikoarekin lotutako zenbait azterlanetan aritu da lanean, batez ere, berrikuntzarekin, kontsumoarekin eta sektore komertzialari lotutako gaietan.

Proiektuen gerentea da IKEIn.