Talde trebatua
Eta eskarmentuduna

Timoteo Pérez

Bazkide Zuzendaria

Timoteo Pérez ekonomialaria da eta ekonomia matematikoaren espezialitatea du egina.

1988an IKEIn sartu zenetik, sektorekako azterketak eta azterketa makroekonomikoak egin izan ditu; baita erakundeen, lurraldeen eta enpresen plangintza estrategikorako azterlanak ere. 1994tik ENSR sarearekin (Enpresa txiki eta ertainen Europako Behatokia, Europako Batzordea) lotutako proiektuetan hartzen du parte. IKEI da sare horretako Espainia mailako partner. Sare horretan plangintza publikoarekin eta enpresa-estrategiarekin lotutako proiektu ugari egin dira.

2002tik IKEIko bazkide-zuzendaria, IKEIk Latinoamerikan egiten dituen proiektuen arduraduna da eta horri esker, organismo aldeaniztunekin finantzatutako nazioarteko aholkularitza-proiektu asko zuzendu ditu. BID-FOMIN, Munduko Bankua, Europar Batasuna eta CAF. 25 urteko esperientzia du aholkularitzan, bai esparru publikoan, bai pribatuan, eta bereziki enpresa txiki eta ertainen esparruan eta enpresa-elkarte, gremio, cluster eta sektorekako elkarteen esparruan.

Deustuko Unibertsitateko irakasle da 1994tik eta, beraz, 20 urtetik gora daramatza irakaskuntzan. Deusto Business School-eko Enpresen Zuzendaritzaok Unibertsitate Masterreko irakasle da “Ingurune ekonomikoaren azterketa enpresa-erabakiak hartzeko" irakasgaiaz arduratzen da. Ikuspegi akademikotik: Aditua modelizazio eta plangintza estrategiko publikoan eta enpresa arlokoan. 

IKEIko bazkide zuzendaria da.