Talde trebatua
Eta eskarmentuduna

Xabier Gil

Bazkide Zuzendaria

Xabier Gil Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da Deustuko unibertsitatearen eskutik. Zuzendaritza Orokorrean diplomatua Buckinghamshire College of Higher Education-en, Erresuma Batuan, graduondokoa Zuzendaritza Estrategiko eta Plangintzan; EFA (European Financial Advisor) UNEDen eskutik.

1990ean IKEIn lanean hasi zenetik, 25 urtetik gorako bide honetan, kanpoko aholkulari-lanak egin ditu zenbait industria-sektore eta zerbitzu-sektoretako enpresentzako, hausnarketa eta plangintza estrategikoko eta negoziorako plangintzako 100 prozesu arrakastatsu baino gehiagotan. Horretan aritu da Restructuring, Corporate Finance eta Corporate Development (bideragarritasun-planak eta birfinantzaketak, IBRak, finantza-arloko berregituratzeak, enpresak berregituratzea, sozietateak eskuratzea eta saltzea, MBOak, nazioartekotzeko prozesuak eta atzerriko inbertsioak finantzatzeko prozesuak, bat-egite eta negozioen integrazio-operazioak...) operazioetan eta erakundea eta enpresa-kudeaketa optimizatzeko proiektuetan ere (antolaketa eta kudeaketako eredu berriak zehaztea eta abian jartzea, Aginte-taula Integralak...).  Era berean, aritu izan da zenbait enpresatako administrazio-kontseiluetan ere, kanpoko aholkulari gisa, bere ezagutzari eta esperientziari lotutako aholkularitza-lanetan, gai korporatibo eta estrategikoei lotuta.

Gaur egun, enpresaren finantza-zuzendaritzako lanak enpresen salerosketa-operazioak eta berregituratze-operazioak zuzentzearekin uztartzen ditu.

IKEIko bazkide zuzendaria da.