Talde trebatua
Eta eskarmentuduna

Iñigo Isusi

Bazkidea

Iñigo Isusi Euskal Herriko Unibertsitatean Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da eta Eskualdeko plangintza MSc-a ere egina du Galesko unibertsitatean (Erresuma Batua). Euskal Herriko Unibertsitatean irakasle elkartu-lanetan denboraldi bat egin ondoren, IKEIn hasi zen lanean. 

30 urtetik gorako esperientzia zabala du ikerketa eta aholkularitza sozioekonomikoan; batez ere enplegua eta lan-baldintzak, hezkuntza eta prestakuntza, enpresa txikiak eta ertainak eta ekintzailetza edo eskualdeko garapena gaietan. Aholkulari-lanetan aritu izan da EAEko, Espainiako eta nazioarteko erakunde askotan eta horien artean batzuk nabarmentzekotan, hauek: Europako Batzordeko askotariko zuzendaritza nagusiak, Garapenerako Banku Interamerikarra, Integrazio Ekonomikorako Erdialdeko Amerikako Bankua (BCIE), ELGA eta Europako askotariko agentziak (CEDEFOP, Bizi- eta Lan-baldintzak Hobetzeko Europako Fundazioa eta Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentzia). 

Amaitzeko, aipatu behar da IKEIko lana irakasle-lanekin ere uztartu duela. Hemen ibili da irakasle: Ikasketa Komertzialen Ikastetxe Fundazioan (ICEX-CECO), Euskal Herriko Marketin Institutuan eta Euskal Herriko Unibertsitatearen udako ikastaroan. 

IKEIko bazkide da.