Talde trebatua
Eta eskarmentuduna

José Miguel Pérez

Bazkidea

José Miguel Pérez Ekonomia eta Enpresa Zientzietako lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatearen eskutik. Eginak ditu, halaber, Ekonomia-Finantza Zuzendaritzako masterra (CEREM) eta Analisi Ekonomiko eta Ogasun Publikoko masterra (Ikerketa Fiskalen Institutua) ere.

25 urtetik gorako esperientzia profesionala du (1990ean hasi zen IKEIn lanean) eta analisi sozioekonomikoen arloan da espezialista, baita Europar Batasuneko Egitura eta Inbertsio Funtsetan ere; bai proiektu eta Programa Operatiboen programazioan eta kudeaketarako laguntzan, bai horien ebaluazio, egiaztatze eta kontrolean ere. Aipagarria da IKEIn 1303/2013 Erregelamenduaren (CE) 125. artikuluak, 1828/2006 Erregelamenduaren (CE) 13. artikuluak eta 438/2001 Erregelamenduaren 4. artikuluak ezarritako egiaztatze eta kontrol-lanen arduraduna dela. Horrez gain, 12 urtetik gorako esperientzia du arlo horretan, bai Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF), bai Kohesio Funtsak, bai Europako Gizarte Funtsak (EGIF) finantzatutako proiektuei lotuta. 

IKEIko bazkide da.