Talde trebatua
Eta eskarmentuduna

Lide Salvador

Bazkidea

Lide Salvador Ekonomia eta Enpresa Zientzietako lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatearen eskutik. Ekonomia Publikoko masterra (EHU), Ekonomia Publikoko masterra (Ekonomia Publikoaren Institutua) eta Lehiakortasunerako Estrategiako masterra (Orkestra-Deustuko Unibertsitatea) ere eginak ditu.

Goi mailako teknikari izan zen Gipuzkoako Foru Ogasunean 1985etik 1987ra eta 25 urtetik gorako esperientzia profesionala du aholkularitzan (1990ean hasi zen IKEIn lanean). Horrekin batera,  Kanpo Merkataritzako MBAko irakasle elkartu izan da Deustuko Unibertsitatean eta Gipuzkoako Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganberan. Espezialista da analisi makroekonomikoan eta sektorekako eta enpresa-ehunaren analisian eta arreta berezia eskaini izan zaie zeharkako aldagaiei; hala nola enpresaren neurriari, nazioartekotzeari, berrikuntzari eta erakundeen kudeaketa aldatzeari, lurraldeko eta tokiko ikuspegitik. Bestalde, sektorekako lan horren esparruan, informazioa biltzeko eta estatistikak zein analisiak egiteko operazioak diseinatu eta prestatu izan ditu; baita eragin ekonomikoa zehazteko operazioak diseinatu ere (turismoa, osasuna, hezkuntza, ekitaldiak...). Azkenik, ibilbide luzea egina du politika publikoen analisian, plangintza eta hausnarketa estrategikoan, bai esparru publikoan, bai pribatuan.

IKEIko bazkide da.