Talde trebatua
Eta eskarmentuduna
Luis Villanueva
Bazkide Zuzendaria
Luis Villanueva industria-ingeniaria da (enpresen antolaketan eta zuzendaritzan espezializatua). Nafarroako Unibertsitateko Industria Ingeniaritzako Goi mailako Eskola Teknikoan ikasia da; EFA (European Financial Advisor) UNEDen eskutik.
Karrera profesionala 1998an hasi zuen ANDERSEN CONSULTINGen (orain ACCENTURE) Zuzendaritzako aholkulari gisa. Garai hartan (1998-2003) kudeaketako sistema integratuak diseinatzearekin eta ezartzearekin lotutako proiektuetan parte hartu zuen, baita industria-enpresetako askotariko negozio-arloetako emaitza ekonomikoak eta barneko lanaren emaitzak optimizatzeko proiektuetan ere.
2003an IKEIn hasi zen lanean aholkulari senior postuan eta kanpoko aholkulari-lanetan aritu da zenbait sektoretako (industria, zerbitzuak, kontsumorako produktuak) enpresetarako plangintza estrategikoaren prozesu ugaritan. Ingurune geografiko askotan aritua da (Espainia, Europa eta Latinoamerika), enpresak nazioartekotzeko proiektuetan, enpresen antolaketa eta kudeaketa optimizatzeko proiektuetan (antolaketarako eta kudeaketarako eredu berriak zehaztea eta abian jartzea), hemen eta nazioartean hazteko edo hedatzeko eta beste negozio batzuetara dibertsifikatzeko proiektuetan, Corporate Development operazioetan (negozioen integraziorako prozesuak [salerosketa], kontzentrazioa [bat-egiteak], operazio osteko prozesuak, MBOak...) eta Restructuring eta Corporate Finance (bideragarritasun-planak, birfinantzatzeak, IBRak, finantza arloko berregituratzeak...) operazioetan.
Esperientzia zabala du enpresen elkartze eta lotze- prozesuetatik ateratzen diren enpresa-proiektu eta aliantza berriak diseinatzeko eta abian jartzeko lanetan.
IKEIko bazkide zuzendaria da.


Esteban Barrenechea


Xabier Gil


Timoteo Pérez


Luis Villanueva


Pedro Cepeda Cores


Iñigo Isusi


Clara Izurieta


José Miguel Pérez


Lide Salvador


Unai San Miguel


Joanes Alkorta


Eduardo Cepeda


Félix Gorospe


Antonio Corral


Rafael Doria


Agustin Eizagirre


Manu Olariaga


Javier Velez


Silvia Chacón


Laura Gallo


Mamen Garzo


Leyre Dilla


Javier Martínez


Roberto Blanco


Teresa Gorospe


Nerea Zaldua


Asier Bilbao


Julen Domínguez


María Cavero


Ander Ancisar


Inhar Eskisabel


Aitor Uria


Ainhoa Berasategui


Itziar Portu


Enrique Iturrioz


Ane Odriozola


Irati Hernández