TALDE TREBATUA
ETA ESKARMENTUDUNA

IKEI-KO LANTALDEA OSATZEN DUTEN PERTSONAK DIRA ENPRESAREN OINARRIZKO AKTIBOA ETA HAIEK DIRA 40 URTEKO IBILBIDE ARRAKASTATSUAREN ARRAZOIA.
-

Goi mailako prestakuntza dute gure profesionalek, diziplina anitzekoa; gaitasun funtzionala eta gaiari nahiz sektoreari buruzko ezagutza uztartzen dituzte eta eskarmentu handia dute proiektuak eta operazioak gauzatzen.

Prestakuntzari eta esperientziari ez ezik, gure jardueran funtsezkotzat ditugun balioei ere garrantzia ematen diegu: zintzotasuna, independentzia, profesionaltasuna, ahalegina eta bezeroarekiko konpromisoa.

Era berean, enpresa pribatuetan eta administrazio publikoan zuzendaritzako ardurak izan dituzten pertsonak ditugu IKEIko lantaldean, eta horrek ikuspegi praktikoa ematen die gure kolaborazioei.