Talde trebatua
Eta eskarmentuduna

Timoteo Pérez

Bazkide Zuzendaria

Timoteo Pérez ekonomialaria da eta ekonomia matematikoaren espezialitatea du egina. 

1988an IKEIn sartu zenetik, sektorekako azterketak eta azterketa makroekonomikoak egin izan ditu; baita erakundeen, lurraldeen eta enpresen plangintza estrategikorako azterlanak ere. 1994tik ENSR sarearekin (Enpresa txiki eta ertainen Europako Behatokia, Europako Batzordea) lotutako proiektuetan hartzen du parte. IKEI da sare horretako Espainia mailako partner. Sare horretan plangintza publikoarekin eta enpresa-estrategiarekin lotutako proiektu ugari egin dira. 

2002tik IKEIko bazkide-zuzendaria, IKEIk Latinoamerikan egiten dituen proiektuen arduraduna da eta horri esker, organismo aldeaniztunekin finantzatutako nazioarteko aholkularitza-proiektu asko zuzendu ditu. BID-FOMIN, Munduko Bankua, Europar Batasuna eta CAF. 35 urteko esperientzia du aholkularitzan, bai esparru publikoan, bai pribatuan, eta bereziki enpresa txiki eta ertainen esparruan eta enpresa-elkarte, gremio, cluster eta sektorekako elkarteen esparruan. 

Deustuko Unibertsitateko (Donostiako kanpusa) irakasle izan da 1994tik 2017ra, beraz 20 urtetik gorako esperientzia du irakaskuntzan. Ibilbide honetan, Ikerketa Operatiboko irakaslea izan da ADEko lizentziaturan, eta irakaslea MUDEn (Enpresa Zuzendaritzako Unibertsitate Masterra), "Ingurune ekonomikoaren azterketa enpresa-erabakiak hartzeko" irakasgaiarekin. Ikuspegi akademikotik Modelizazioan eta Plangintza Estrategiko Publiko eta Enpresarialean aditua da. 

2023tik IKEIko Sektore Publiko arloko zuzendaria da.