Consultoría de dirección
Sector público

Bost euskal helmuga, IKEIren laguntzarekin Turismo Helmuga Adimendun bihurtzeko metodologia lantzen hasi dira (HTA - SEGITTUR)

Proiektuak SEGITTURen babesa du, metodologiaren jabe gisa, BASQUETOURena, Euskadin ezarpenaren lider gisa, eta IKEIren laguntza, Tecnaliarekin lankidetzan.

Arabako Bailarak, Debagoienak, Bidasoak eta Getxo eta Bilboko udalerriek hasi dute prozesua, datorren udazkenean amaituko dena, SEGITTUR zigiluaren lorpenarekin. 

Nazioartean aitzindaria den metodologia honen barne sartzen da diziplina anitzeko lan-mahaiak eratzea, destino bakoitzeko bat, non sektore turistikoko eragileek nahiz sektore horretan zuzenean eragiten duten beste sektore batzuetako eragileek parte hartzen duten, helmugaren bost alderdi lantzeko: gobernantza, berrikuntza, teknologia, iraunkortasuna eta irisgarritasuna. 

Dagoeneko egin dira lehen lan-mahaiak, eta destinoak ebidentziak bilatzeko fasean daude gaur egun. 

Turismo helmugak dagoeneko 2021ean hasi ziren programa horretan lanean, baita IKEI eta Tecnaliaren laguntzarekin, metodologiaren egokitzapen teorikoan lehen urratsa emanez (udaletik eskualdera), Goierri, Uribe eta Arabako Errioxako eskualdeekin batera. Hiru eskualde horiekin, gainera, metodologia egokia ezartzeko proiektu pilotu bat landu zen. Proiektu hori arrakastaz amaitu da, eta helmuga horiek Helmuga Turistiko Adimendunen zigilua lortu dute.