Consultoría de dirección
Sector público
ISEK, Irisgarritasuna Sustatzeko Euskal Kontseiluak, Irisgarritasun Unibertsalari buruzko jardunaldia antolatu du, IKEIren laguntzarekin
IKEIk, Ilunion Accesibilidad erakundearekin lankidetzan, Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Hiri Agenda Zuzendaritzari laguntza teknikoa ematen dio Euskadiko Irisgarritasun Estrategiaren lehenengo Ekintza Plana ezartzeko, eta "Euskadi Irisgarria. Konpromiso partekatua" lelopean egingo da urriaren 29an, asteartean, Donostiako Kursaal Jauregian.
Ekitaldi honen helburua irisgarritasunaren arloko erronkei eta aukerei heltzea da, inklusioa eta pertsona guztientzako aukera-berdintasuna sustatuz. Aditu garrantzitsuek parte hartuko dute, eta irisgarritasunarekin lotutako hainbat arlotan dituzten ezagutzak eta esperientziak partekatuko dituzte.
Zehazki, jardunaldi horretan hainbat hitzaldi, mahai-inguru eta konponbide berritzaileen erakusketa egingo dira irisgarritasuna errazteko, sektoreko profesionalen, erakundeen eta, oro har, publikoaren arteko ideia-trukea eta lankidetza erraztuko dutenak.
Jardunaldiko programa osorako sarbidea: https://isek.euskadi.eus/contenidos/evento/jornada_accesibilidad/eu_def/Programa_Accesible_EUSK.pdf
Jardunaldian izena emateko formularioa: https://es.research.net/r/IRISG-JARD-INSKRIPZIOA