Consultoría de dirección
Sector público

IKEIk, ILUNION ACCESIBILIDADekin batera, ISEK Irisgarritasuna Sustatzeko Euskal Kontseiluarekin lankidetzan aritzeko plazera izan du, "Euskadi Irisgarria. Denok batera" jardunaldiaren diseinu, ekoizpen eta antolaketan

Ekitaldira 250 pertsona baino gehiago hurbildu dira, erakunde publiko eta pribatuetakoak, elkarteetakoak eta herritarrak oro har.

Jardunaldiaren helburua irisgarritasunaren arloko erronkei eta aukerei heltzea izan da, inklusioa eta pertsona guztientzako aukera-berdintasuna sustatzeko.

Jardunaldian zehar hitzaldiak eta mahai-inguruak egin dira, eta irisgarritasuna errazteko irtenbide berritzaileak aurkeztu dira, ideien trukea eta sektoreko profesionalen eta erakundeen arteko lankidetza sustatzeko gune bat izanik. 

Ekitaldian irisgarritasunaren arloan adituak diren pertsona nabarmenek parte hartu dute, eta bertaratutako publikoarekin irisgarritasun unibertsalaren kontzeptua zabaldu eta partekatu dute. Kontzeptu horrek pertsona guztiak hartzen ditu kontuan, eta zeharkakotasuna dakar lan-eremu guztietan.

Jardunaldian erakusketa-gune bat ere izan da, eta bertan 14 enpresa eta elkartek irisgarritasuna errazteko beren produktu eta zerbitzu berritzaileak aurkeztu dituzte.

Ekitaldi hau Irisgarritasun Unibertsalaren Euskadiko Estrategiaren Ekintza Planean jasotako ekintzetako bat da. IKEIk, ILUNION ACCESIBILIDADekin lankidetzan, laguntza teknikoa ematen die ISEKi eta Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailari, hura ezartzeko, jarraipena egiteko eta ebaluatzeko. 

Jardunaldi honi eta beste ekintza interesgarri batzuei buruzko informazio gehiago honako esteka honetan aurki dezakezu:

www.isek.euskadi.eus