Consultoría de dirección
Sector público

Europako ETEek hurrengo urteetan izango duten bilakaera ekonomikoari buruzko lehen ENSR txostena argitaratu da, IKEIk Europako beste bazkide batzuekin lankidetzan egina

IKEIk, Panteia eta Oxford Research Balticsekin eta ENSR Sarea osatzen duten gainerakoekin lankidetzan, ENSR lehen txostena argitaratu berri du, datozen urteetan Europako enpresa txiki eta ertainek sektore mailan izango duten bilakaera ekonomikoari buruzkoa.

Horretarako, urtean bitan argitaratzen diren Europako Batzordearen aurreikuspen ekonomikoetan oinarritu da. Zehazki, 2022ko abenduan egindako lehen txosten honek 2022, 2023 eta 2024rako Europako ekonomiaren bilakaera aurkezten du. 

Aurkeztutako aurreikuspenen arabera, Europako ETEek 2023an eta 2024an portaera ekonomiko okerragoa izango dute enpresa handiekin alderatuta. 

Sektoreka, txostenak azaltzen du merkataritza- eta eraikuntza-sektoreetako enpresa txiki eta ertainentzat dauden aurreikuspenak enpresa handiekin alderatuta okerragoak direla; aldiz, garraio-sektoreko enpresa txiki eta ertainen kasuan antzeko portaera espero da, enpresa handien kasuan ez bezala. Aitzitik, zerbitzuen sektoreko gainerako enpresa txiki eta ertainen portaera dinamikoagoa izango dela uste da, enpresa handientzat espero denaren aldean.  

Txosten osoa hemen deskarga daiteke (ENSRren webgunean): www.ensr.eu