Corporate finance
M&A
Mailakatze progresiboa,... eta orain zer?
Aurrea hartzea, espiritu analitikoa eta epe luzerako ikuspegia (ziurgabetasun handiko egoeran), kudeatzaile orok hartu behar dituen funtsezko jarrera bihurtu dira, Covid krisiak sortutako ondorioei aurre egiteko. Era berean, prozesu azkarra, ordenatua, proportzionala eta irmoa inplementatzea, bi denbora-planotan jardunez.
Berehalakoan, egoeraren (egungoa eta esperotakoa) benetako kontzientzia hartzeko eta Kontingentzia Planari ekiteko diagnostiko bat, konpainian finantza-inpaktua (kutxa) eta ondare-inpaktua (galerak) arintzera bideratutako neurri multzo batekin (operatiboak, laboralak, fiskalak eta finantzarioak). Aldi berean, finantza-plana balantzearen gaineko ekintzekin: zirkulatzailea berrikustea; zerga-geroratzeak; non core desinbertsioa; finantzaketa-alternatibak; zorraren berregituraketa (luzapena/birfinantzaketa); diru berria sartzea, bai zor berrikoa, bai kapital berrikoa (handitzea, industria- eta/edo finantza-bazkideak sartzea).
Ondoren, enpresa berriro posizionatzea, kaudimenez jardun dezan krisiaren aurreko egoeraren oso bestelako ingurune batean. Erronka horri aurre egiteko, garrantzi handiagoko jarduerak egin beharko dira, ziur asko, eragina izango dutenak eragiketan eta egungo negozio-ereduan. Merkatu/bezero berriei heltzea bezalako alderdiak, berrikuntza eta bereizketa funtsezkoak dira berraktibaziorako. Lehiakortasunaren funtsezko faktorea den dimentsioa ahaztu gabe, hazkunde inorganikoa (bat-egiteak/eskuratzeak) eta enpresen arteko lankidetza garapen estrategia gisa.
Arreta baita, finantza-egiturak merkatuen berreskuratze-kurbara egokitzeari ere. Sortutako egoerak enpresen zorpetze gehigarrian eragin du, bai eta hori lortzeko aukerarik izan ez duten enpresen ahultasunean ere. Eskariaren beherakadaren eta susperraldi ekonomiko motelaren agertoki luze batek horien bideragarritasuna frogan jarriko du, halabeharrez, birfinantzaketa-prozesuak aktibatzea ekarriko duena, zor-mailak berrordainketa-gaitasunera egokitzeko, ko,nkurtso-egoeretan amaitu nahi ez badute.
Estrategia Empresarial aldizkarian argitaratutako iritzi-artikulua, 602 zk, (irakurri artikulua).
Birfinantzatzeak eta | Fusioak eta Erosketak | Zuzendaritza |
Corporate Finance Bidegarritasun planak Birfinantzatzeak Enpresa berregituratzeak Kapitalean finantzaketa Independent business review (IBRs) | Corporate Development Desinbertsioa eta enpresen salmenta Sektorekako kontsolidazio-prozesuak; Nazioartekotzea (cross-border M&A) | Gobernua eta zuzendaritza Kanpo laguntza Enpresen aldi baterako zuzendaritza Familiarteko enpresak Estrategia y lehiakortasuna Estrategia planak Negozio planak Enpresa aliantzak |