Corporate finance
M&A

Bat-egiteak eta Eskuratzeak (M&A): 2022ko balantzea

Espainiako bat-egiteen eta eskuratzeen merkatuak historikoki jarduera-maila altuei eutsi die 2022an, nahiz eta aurreko ekitaldiaren aldean moteldu egin den, eta urteko azken lauhilekoan bereziki islatu da.

2022ko urtean, Ukrainan hasitako gerraren eta inflazioaren igoeraren ondorioz interes-tasen hazkundeak markatu du jarduera, eta horrek munduko merkatuen konfiantza murriztea eta finantzaketa-kostuak handitzea eragin du. Hala eta guztiz ere, 2022an, oro har, M&Aren jarduerak egoera nahasi horretara egokitzea lortu du, eta, aurreko urtearen aldean moteldu den arren, historikoki jarduera-maila altuetan jarraitzen du (baita pandemia aurreko ekitaldietan (2018-2019) ikusitakoen gainetik ere).

Horrela, 2022a 2.816 transakzio osatuz itxi zen, hau da, -%8,1eko laburketa 2021eko errekorraren aldean (pizgarri-neurriek eta tasa txikiek bultzatutako ekitaldia izan zen, eta 2020an gelditu ziren eragiketak konpentsatu zituena, covidaren eztandagatik). Aldiz, balio ezagunekin egindako eragiketen arabera (693 transakzio), 2022an %26,5eko gorakada ikusten da inbertsioaren batez besteko bolumenari dagokionez, 179,1M €-koa izateraino, eta 2022ko itxierako inbertsioaren bolumen agregatua 124.146M €-koa da.

Sektoreen araberako transakzioei erreparatuz eta azken urteetako joerari jarraituz, enpresa-zerbitzuek (%18,5), IKTek (%13,5) eta higiezinen jarduerei lotutako jarduerek (%9,9) izan dute dinamismorik handiena 2022an, hiru sektoreen artean itxitako transakzioen %42 elkartuz.

Prezioaren ikuspegitik, EBn 2022 osoan itxitako eragiketen batez besteko multiploaren (EV/EBITDA) beheranzko joera ikusten da, x8,19*ra iritsi arte (aurreko ekitaldiko x9,60aren aldean).

Zehazki, "Hezkuntza" eta "Ur-hornidura, saneamendua, hondakinen kudeaketa eta elektrizitatea" sektoreek ordaindu dituzte multiplo handienak (x12,4 eta x11,8, hurrenez hurren).

2023an arreta jarrita, eta inflazio-egoera eta interes-tasen igoera epe labur/ertainean mantenduko direla aurreikusita, urte hasiera bat iragar daiteke, non merkatuko ziurgabetasunak inbertsio-erabakia geldiaraziko edo atzeratuko duen, eta egiten diren transakzioei deskontu eta balorazio txikiagoak eragingo dizkien.

Testuinguru horretan, Espainia merkatu erakargarri eta potentzial gisa kokatzen jarraitzen du inbertitzaileentzat, bai nazionalentzat, bai nazioartekoentzat, bere enpresa-egituraren ezaugarriengatik (batez ere ETEek osatutakoa) eta horiei tamaina eta lehiakortasuna irabazteko aukera emango dieten «build up» prozesuak gauzatzeko dagoen ibilbideagatik.

Era berean, ez da ahaztu behar funtsek likidezia-maila garrantzitsuak izaten jarraitzen dutela, eta Espainiako M&A merkatuaren dinamismoa bultzatzen jarrai dezaketela 2023an.

IKEI  M&A news-a helaraztea nahi izango bazenu, non enpresak erosteko eta saltzeko eragiketa korporatiboen xehetasunak eskaintzen ditugun, jarduera sektore nagusienetan erabilitako balorazio-multiploei inguruko informazioa barne, mesedez jakinarazi iezaguzu ondorengo inprimakiaren bitartez (harpidetzeko esteka).

 

(*) Upper Midlle Market EBren eragiketa-multiploa