Corporate finance
M&A
BIDERATU COVID-19 PROGRAMA; aurrerakin itzulgarriak
IKEIn adi gaude administrazio desberdinek egunez egun adosten eta bultzatzen dituzten aparteko laguntza-neurriei, zuzendaritza-aholkularitzaren arloan dugun esperientziarekin batera, enpresen eskura jartzeko eta behar diren jarduketa guztietan laguntzeko.
Premisa hori kontuan hartuta, BIDERATU COVID-19 laguntza publikoko programaren irekieraren berri eman nahi dugu. Programa honek guztira, 20 milioi euroko aurrekontua du. Euskal Autonomia Erkidegoan, Covid-19aren hedapenaren ondorioz krisi-egoeran dauden enpresak berregituratzeko eta bultzatzeko aurrerakin itzulgarriak dira.
Programaren ezaugarri nagusiak:
Enpresa onuradunak | EAEn lantoki bat duten eta enplegu-suntsiketarik ez duten industriako ETEak, batez beste 20 langile baino gehiago dituztenak eta Covid-19ko agerraldiaren ondorioz zailtasunak dituztenak. |
Diruz lagun daitezkeen ekintzak | · Berregituratzeari eta berrabiarazteari bideratuta dauden aldi baterako laguntza-neurriak, industria- eta finantza-arlokoak, enpresan zehaztutako bideragarritasun- edo berregituraketa-plan batean sartzen direnak. · Bideragarritasun Planak honako baldintza hauek bete behar ditu: – Aplikatzeko gehieneko epea: 12 hilabete, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera. – Bideragarritasuna hobekuntza bideragarritasun-planean jasotako barne-neurrien ondorio izan behar dira. – Funtsezko kausa izan behar du Covid-19k eragindako krisiaren ondoriozko inguruabarretan. · Gutxi gorabeherako aurrekontu-plan batean oinarrituta emango da laguntza |
Laguntzaren zenbatekoa | 2020ko ekitaldirako aurrekontuan sartutako kutxako fluxu negatiboaren %100 arte, laguntza honetarako 2020ko abenduaren 31n aurkeztutako planean aurkeztutakoa, 800.000 euroko gehieneko mugarekin. |
Laguntza ordaintzea | Laguntza itzulgarria %100ean ordainduko da diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazi ondoren (gehienez ere 3 hilabeteko epea, eskabidea aurkeztu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita). |
Eskaera egiteko epea | Apirilaren 16ko goizeko 9:00etatik aurrera; funtsak agortzen direnean amaituko da, edo 2020ko azaroaren 30ean, 15: 00etan. |
IKEIn profesional talde bat dugu, bideragarritasun-planak egiten eta gauzatzen esperientzia zabala duena, eta Bideratu programan eskaerak kudeatzen eta egiten eskarmentu handia egiaztatu duena. Talde hau enpresen eskura jartzen dugu, plana formalizatzen eta laguntza-eskabidea aurkezten laguntzeko.