Nazioarteko Proiektuak (zenbait Erreferentzia Nabarmen)

Dominikar Errepublikako produktu kosmetikoen 50 enpresen merkataritza-kudeaketarako gaitasuna hobetzeko eta esportazio-planak egiteko IKEIren laguntza teknikoari hasiera eman zaio

Proiektuaren helburua produktu kosmetikoen balio-katea osatzen duten enpresen merkataritza-kudeaketa sendotzea da. Hori lortzeko, parte hartzen duten enpresen produktu kosmetikoen esportazioak areagotuko dituzten merkataritza-sustapeneko tekniken, esportazio-jardueraren kudeaketaren eta esportazio-plan egokien erabilera bultzatuko da.

Gaur egun, kosmetikoen balio-kateko enpresei merkataritza-sustapeneko eta esportazio-kudeaketako tekniken arloko trebakuntzak egiteko fasean dago proiektua. Horretarako, IKEIko aditu-talde bat Dominikar Errepublikara joan da, eta aurrez aurreko prestakuntza-tailerrak nahiz tailer birtualak egin dira. Tailer horietan kosmetikoen sektoreko ehun bat enpresak parte hartu dute. 

Ondoren, esportazio-potentzialaren banakako azterketa egin ostean, kosmetikoen balio-kateko 50 enpresa hautatuko dira, eta banakako laguntza teknikoa emango zaie esportazio-planak egiteko.