Nazioarteko Proiektuak (zenbait Erreferentzia Nabarmen)
IKEIK Belizeko (Erdialdeko Amerika) Inbertsio Politika eta Estrategia Nazionala (NIPS) egin du
Proiektuaren helburua Belice 2030erako Erdialdeko Amerikako Eskualdeko eta Karibeko inbertsio-hub nagusia, sendoa eta lehiakorra izatea da.
Proiektua gauzatzeko, Trinidad eta Tobago Ancile Brewster Consulting Ltd enpresekin lan egin da, eta nazioko eta sektoreko funtsezko eragileekin harremanetan jarri gara. Horiekin hainbat tailer egin dira, haien behar eta itxaropen nagusiak bertatik bertara ezagutzeko.
Inbertsiorako Politika eta Estrategia Nazional (NIPS) berria 9 ardatz estrategikotan oinarrituta egituratzen da. Ardatz horiek 80 ekintza zehatz baino gehiago biltzen dituzte, eta, besteak beste, Belizeko ekonomia sustatzen eta nazioan eta atzerrian epe labur eta ertainean egiten den inbertsioa bultzatzen lagunduko dute. Ekintza horiek datozen 5 urteetan ezartzea espero da.
NIPS berriak inbertsio estrategikoen marketin-plan bat ere jasotzen du, merkatu-azterketetan eta datuen azterketan oinarritua, Belicek enpresa-garapenerako eskaintzen dituen aukerak identifikatzen dituena, bai eta komunikazio-estrategia bat ere, Belice nazioko eta nazioarteko inbertsioen jomuga on gisa sentsibilizatu eta hedatzeko.