Consultoría de dirección
Empresas
INNOBIDEAK Programarako (SPRI Taldea) deialdi irekiera
SPRI Taldeak iragarri berri du “INNOBIDEAK” Programa abian jarriko dela. Programa horren bidez, euskal enpresen lehiakortasunari eusteko premia larriari erantzuna eman nahi zaio, egungo egoera ekonomikoaren erronkei aurre egiten laguntzeko, eta etorkizunean lehia garatzeko oinarri sendoak ezartzeko.
2020 Innobideak Programa, 10 enplegutik gorako enpresa txiki eta ertainei zuzenduta dago, eta 3M euroko aurrekontua dauka. Itzuli beharrik gabeko diru-laguntza da, eta 3 laguntza-ildoez osatuta dago: Lehiabide (Covid19 osteko agertokian jarduteko laguntza-neurriak), Pertsonak (enpresan ondorengotza prestatzeko proiektuak) eta Kudeabide (4.0 industriarantz eraldatzeko behar diren lanbide-profilak sustatzeko ekimenak).
Horien guztien artean, INNOBIDEAK Lehiabide laguntza-ildoa nabarmentzen dugu (esteka programara):
Enpresa onuradunak | · Egoitza soziala eta fiskala Euskadin duten enpresak · 10 langile baino gehiagoko ETEak (lanaldi osoko urteko baliokideetan). · Industria-sektorean, ekoizpen-prozesuari lotutako zerbitzu teknikoetan eta informazioaren eta komunikazioen gizartearen esparruetan diharduten enpresak. Diseinu industriala, ikus-entzunezkoa, bideojokoak, moda eta logistika sektoreak ere har daitezke. |
Diruz lagun daitezkeen ekintzak | · Txoke plana, Negozioaren Jarraipeneko edo Berrabiarazteko plana egiteko eta ezartzeko laguntzak, egoera ekonomiko berriari aurre egiteko. · Produktuen/Zerbitzuen Berrikuntza Proiektuak egitea (produktu berriak diseinatu eta kontzeptualizatzea, bideragarritasun-azterketak egitea...) eta Negozio Prozesuak egitea (erosketa- eta hornikuntza-metodoak, fabrikaziokoak, logistika- eta banaketa-sistemak, edo saldu osteko eta mantentzearekin lotutakoak... diseinatzea eta kontzeptualizatzea; gaur egun produktu berriak edo berriak merkaturatzeko estrategiak diseinatzea eta abian jartzea merkatu berrietan,…; barne-antolakuntzako estrategia berriak diseinatzea eta martxan jartzea… · Enpresa-dimentsio handiagoko proiektuak eta eragiketak egitea (enpresen erosketak, bat-egiteak, joint ventureak…) eta enpresen arteko lankidetza-proiektuak. |
Diruz lagun daitezkeen gastuak | · (i) kanpoko enpresa adituen kontratazio-gastuak (aholkulariak), (ii) proiektua gauzatzen zuzenean inplikatuta dagoen enpresa eskatzailearen plantillako langileen gastuak (kontzeptu horrengatik hauta daitekeen gastuak ezin izango du gainditu aurreko paragrafoan onartutako gastuen %30). |
Laguntzaren zenbatekoa | · Banakako proiektuak: gastu hautagarrien %50 (muga: 50.000€ proiektuko) · Lankidetza-proiektuak: gastu hautagarrien %60 (Mugak: 35.000 € enpresako eta 100.000 € proiektuko) |
Eskaera egiteko epea | · Ekainaren 16tik aurrera; 2020/09/24an amituko da (edo funtsak agortzen direnean). |
Programak erantzuna eman nahi dio euskal enpresen lehiakortasunari eusteko premia larriari, egungo egoera ekonomikoaren erronkei aurre egiten lagunduz, eta etorkizuneko garapen lehiakorrerako oinarri sendoak ezarriz, ziurgabetasun handiko testuinguruan. Ildo horretan, kontingentzia-plan egoki bat izatea eta gauzatzea, konpainiaren likidezia eta bideragarritasuna bermatzeko, eta negozioa birbideratzeko prozesuari ekitea, enpresak berrabiarazteko, funtsezko neurriak dira enpresei eusteko eta hazteko oinarriak finkatzeko. Jarduketa horiek guztiak INNOBIDEAK programaren diru-laguntza jaso dezaketen ekintzak dira.
IKEIn profesional talde bat dugu, goian aipatutako jarduerak egiten eta gauzatzen esperientzia handia duela egiaztatzen duena, bai eta laguntza-eskaerak kudeatzen eta izapidetzen ere. Talde hori enpresen eskura jartzen dugu, plana formalizatzen eta laguntza-eskaera aurkezten laguntzeko.
Birfinantzatzeak eta | Fusioak eta Erosketak | Zuzendaritza |
Corporate Finance Bidegarritasun planak Birfinantzatzeak Enpresa berregituratzeak Kapitalean finantzaketa Independent business review (IBRs) | Corporate Development Desinbertsioa eta enpresen salmenta Sektorekako kontsolidazio-prozesuak; Nazioartekotzea (cross-border M&A) | Gobernua eta zuzendaritza Kanpo laguntza Enpresen aldi baterako zuzendaritza Familiarteko enpresak Estrategia y lehiakortasuna Estrategia planak Negozio planak Enpresa aliantzak |