Consultoría de dirección
Empresas

Bat-egiteak eta Eskuratzeak (M&A): 2023ko lehen lauhilekoaren balantzea

Espainiako bat-egiteen eta eskuratzeen merkatuaren jarduera, 2023ko lehen lauhilekoan, azken urteetako abiatze okerrenetako bat izan da, urte arteko % 35,7ko uzkurdurarekin, burututako transakzio kopuruari dagokionez.

Aurreikuspenen arabera, 2022ko azken hilabeteetan hasitako joeraren ondoren, 2023ko lehen lauhilekoan egindako eragiketen kopurua -%29,3 murriztu da, aurreko ekitaldiko azken lauhilekoaren aldean (-%35,7 urte artean), eta guztira 577 transakzio itxi dira. Aldiz, balore ezagunekin egindako eragiketen arabera (155 transakzio, itxitako transakzioen % 27), urteko lehen 4 hilabeteetan inbertsioaren batez besteko bolumena % 16,2 igo da, aurreko ekitaldiko aldi beraren aldean, eta, beraz, 122,6 M €-koa izan da.

Inbertsioaren batez besteko balioaren gehikuntzaren arrazoia, neurri batean, lau hilabete hauetan zehar egon diren “megadeals” (Deal Value batekin 500M €-tik gora itxitako 10 eragiketa baino gehiago, besteak beste: KKR -3.000M €-ren truke IVI eskuratzea edo Breakwater Energy enpresak Repsol Upstream enpresaren % 25 erostea -4.500m €-).

Oro har, inbertsio-erritmoaren beherakada hori merkatu nazionalari eta nazioartekoari eragiten dien ziurgabetasunak justifikatzen du (atzeraldiaren beldurra, finantzaketa-baldintzak gogortzea eta balorazioak murriztea ekarri duten tasen igoerak, Ukrainako gerra, eta abar), eragiketa asko geldiaraztea edo bertan behera uztea eraginez.

Arreta sektorekako transakzioetan jarriz, azken urteetako joerari jarraituz, enpresa-zerbitzuei eta IKTei lotutako jarduerek dute dinamismo handiena 2023ko lehen lauhilekoan, bi sektoreen artean itxitako transakzioen % 32 bilduta ( % 18,5 eta % 13,7, hurrenez hurren).

Prezioaren ikuspegitik, 2023ko urtarriletik apirilera bitartean EBn itxitako eragiketen batez besteko multiploaren (EV/EBITDA) uzkurdura txiki bat antzemateen da, x8,01* izan arte (aurreko ekitaldian x8,19 izan zen).

Zehazki, produktu kimikoak, petrolioa, kautxua eta plastikoa, eta garraio-fabrikazioaren sektorea dira multiplo handienak ordaindu dituzten sektoreak (x10,9 eta x9,2, hurrenez hurren).

Urteko hurrengo hilabeteei begira, ekitaldiaren bigarren erdian M&A-ren merkatu nazionalaren dinamismoa handitzea aurreikusteen da, inbertitzaileek arriskuak doitzea lortzearen eta inbertitzaileek egindako balorazioen eta target konpainien aurreikuspenen artean dauden aldeak murriztearen baldintzapean.

IKEI  M&A news-a helaraztea nahi izango bazenu, enpresen erosketako eta salmentako eragiketa korporatiboen xehetasunak emango dizkizugu, jarduera-sektore nagusietan erabilitako balorazio-multiploei buruzko informazioa barne. Mesedez, jakinaraz iezaguzu formulario honen bidez (harpidetzarako esteka).