Berriak

"Enpresa-Kudeatzaileentzako gida praktikoa", IKEIk egina enpresei Covid-19ak izango duen eragin ekonomikoa eta finantzarioa murrizten laguntzeko

COVID-19aren ondorioz sortutako egoerak gogor eragiten du gure eguneroko bizitzan eta baita hainbat sektoretako konpainia ugarien enpresa-jardueran ere.

"Etorkizuna sortuz" da zerbitzu-enpresa gisa dugun jardueraren ideia nagusia. Ideia horrekin eta krisi honek finantza-egoeran eta enpresa-proiektuen jarraipenean duen eragina minimizatzen laguntzeko konpromisoarekin, IKEIk "Enpresa-Kudeatzaileentzako Gida Praktikoa" egin du CEOei, Zuzendari Nagusiei eta Finantza-Zuzendariei zuzendua, pandemiak eragindako krisi ekonomikoari arrakastaz aurre egiteko beharrezko neurriak hartzeko orientabide gisa balio dezan.

Era berean, gure ezagutza guztia partekatzen jarraituko dugu, eta aipatutako Gidan bezala, praktikotzat eta interesgarritzat jotzen dugun informazioa helarazten. Era berean, adi egongo gara arlo ezberdinetako administrazioek egunez egun adosten eta bultzatzen dituzten ezohiko laguntza-neurriei.

Esperientzia handia dugu eragiketa korporatiboetan, birfinantzaketetan, berregituraketetan eta finantzaketa-bilaketetan, eta horregatik enpresen eskura jartzen dugu gure profesional-talde osoa, enpresekin lankidetzan aritzeko eta egoki iritzitako jarduera guztietan laguntzeko.

Azkenik, aipatu behar da gure zerbitzu-eskaintzaren izaera bat datorrela administrazio publikoek egoera hauetarako jasotzen dituzten laguntza-programetako diruz lagun daitezkeen egitateekin. Programa horien babesean lanean jardun gara –azken urteotan arrakasta nabarmena izan dugu– estres-egoeretan dauden enpresa multzo garrantzitsu batentzat.

Gida Praktikoa jaso nahi baduzu, non horrelako egoeretan egin beharreko atazen eta aplikatu beharreko neurrien xehetasunak emango dizkizugu, mesedez, honako formulario honen bidez jakinarazi  iezaguzu(gidaren harpidetzarako esteka). Era berean, gurekin harremanetan jar zaitezke zuzenean telefonoz (943 42 66 10) edo e-mailez (ikei@ikei.es); pozik hartuko zaitugu.

Gure animo guztia egoera honi aurre egiteko; IKEI ziur gaude, guztion lankidetza arduratsuarekin, krisi berri hau gaindituko dugula eta berriro ere aurrera aterako garela, beste batzuetan egin ohi dugun bezala.