Berriak
"Enpresa-Kudeatzaileentzako gida praktikoa", IKEIk egina enpresei Covid-19ak izango duen eragin ekonomikoa eta finantzarioa murrizten laguntzeko
COVID-19aren ondorioz sortutako egoerak gogor eragiten du gure eguneroko bizitzan eta baita hainbat sektoretako konpainia ugarien enpresa-jardueran ere.
"Etorkizuna sortuz" da zerbitzu-enpresa gisa dugun jardueraren ideia nagusia. Ideia horrekin eta krisi honek finantza-egoeran eta enpresa-proiektuen jarraipenean duen eragina minimizatzen laguntzeko konpromisoarekin, IKEIk "Enpresa-Kudeatzaileentzako Gida Praktikoa" egin du CEOei, Zuzendari Nagusiei eta Finantza-Zuzendariei zuzendua, pandemiak eragindako krisi ekonomikoari arrakastaz aurre egiteko beharrezko neurriak hartzeko orientabide gisa balio dezan.
Era berean, gure ezagutza guztia partekatzen jarraituko dugu, eta aipatutako Gidan bezala, praktikotzat eta interesgarritzat jotzen dugun informazioa helarazten. Era berean, adi egongo gara arlo ezberdinetako administrazioek egunez egun adosten eta bultzatzen dituzten ezohiko laguntza-neurriei.
Esperientzia handia dugu eragiketa korporatiboetan, birfinantzaketetan, berregituraketetan eta finantzaketa-bilaketetan, eta horregatik enpresen eskura jartzen dugu gure profesional-talde osoa, enpresekin lankidetzan aritzeko eta egoki iritzitako jarduera guztietan laguntzeko.
Azkenik, aipatu behar da gure zerbitzu-eskaintzaren izaera bat datorrela administrazio publikoek egoera hauetarako jasotzen dituzten laguntza-programetako diruz lagun daitezkeen egitateekin. Programa horien babesean lanean jardun gara –azken urteotan arrakasta nabarmena izan dugu– estres-egoeretan dauden enpresa multzo garrantzitsu batentzat.
Gida Praktikoa jaso nahi baduzu, non horrelako egoeretan egin beharreko atazen eta aplikatu beharreko neurrien xehetasunak emango dizkizugu, mesedez, honako formulario honen bidez jakinarazi iezaguzu(gidaren harpidetzarako esteka). Era berean, gurekin harremanetan jar zaitezke zuzenean telefonoz (943 42 66 10) edo e-mailez (ikei@ikei.es); pozik hartuko zaitugu.
Gure animo guztia egoera honi aurre egiteko; IKEI ziur gaude, guztion lankidetza arduratsuarekin, krisi berri hau gaindituko dugula eta berriro ere aurrera aterako garela, beste batzuetan egin ohi dugun bezala.
-
IKEI Kontxako hondartzan murgildu da
Joan den igandean, irailaren 16an, IKEI-k ZANBULLA-n parte hartu zuen, Donostiako Kontxa hondartzan ospatu zen igeriketa ospakizunean.
Irakurri gehiago >
-
CABO NORTE Taldeak sarrera eman dio bere kapitalean visir hf islandiar enpresari
CABO NORTE taldeak, egoitza soziala Tarragonan duenak, sarrera eman dio bere kapitalean, kapital zabalkuntza baten bitartez, VISIR, HF islandiar enpresari.
Irakurri gehiago >
-
Igarle-k bere hazkundea sendotu du It_aktion-en integrazioari esker
Igarle euskal enpresak, kudeaketa aurreratuko informatika soluzioen garapenean eta ezarpenean espezializatuak, It_aktion enpresa eskuratu du, egoitza soziala Donostian duena. Eragiketa hau, joan den ekainaren 7an gauzatu zen,...
Irakurri gehiago >
-
Lehiakortasuna eta garapen-ekonomikoa: nagusiagoak diren pertsonen garrantzia
Gizartearen zaharkitzeak arlo askotan eragiten du, baina gehien nabarmentzen direnak babes-sistemen eta eremu soziosanitarioen jasangarritasuna dira. Halaber, enpresek euren kontratazio erritmoa berreskuratzen duten heinean,...
Irakurri gehiago >
-
Berrikuntza Laguntzeko Programa 320 enpresa txiki eta ertainentzat (ETE) Guatemalan
Guatemala Errepublikako gobernuak eta Garapenerako Amerika Arteko Bankuak –BID-, 2012ko abuztuaren 24an 1734/OC-GU Mailegu Kontratua sinatu zuten, elkarlanean jarduteko Inbertsio Estrategikoen eta Ekoizpenaren Eraldaketaren...
Irakurri gehiago >
-
IKEI-k parte hartzen du lantokian hezur-giharretako asalduren prebentzio esparruan eginiko kontratu marko batean laneko segurtasun eta osasunerako europako agentziarentzat (EU-OSHA)
Kontratu marko honek, 2018 hasieran esleitua, hurrengo hiru urteetan (2018-2020) EU-OSHA-rekin lan egiteko aukera paregabea suposatzen du, lantokiko hezur-giharretako asalduren prebentzio esparruan proiektu eta azterketa multzo...
Irakurri gehiago >
-
Lanbide heziketa dualaren finantzaketa Europar Batasunean (azterketa Cedefop-entzat)
Nazioarteko partner desberdinen elkarlanarekin, IKEI-k duela gutxi azterketa bat burutu du Lanbide Heziketaren Garapenerako Europako Agentziarentzat (Cedefop), gaur egun Europan LH duala finantzatzeko dauden ereduak identifikatu...
Irakurri gehiago >
-
Esteban Barrenechea, IKEIko Zuzendari Nagusia, El Diario Vascon elkarrizketatua
Elkarrizketan azpimarratzen duenez “enpresa batentzat ez dago ezagutza kontratatzea baino inbertsio errentagarriagorik”. Baita, IKEI lagun onest eta fidagarria dela bere bezeroentzat eta lantaldea motibatzeko errefortzu positiboa...
Irakurri gehiago >
-
Euskal Autonomia Erkidegoko EGEF Funtsen jarraipen batzordea egin da, non IKEI-k parte hartu duen laguntza teknikoa eskainiz
Joan den maiatzaren 17an, Miñanoko Parke Teknologikoan, Vitoria-Gasteizen, egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF) 2014-2020 Programa Eragilearen seigarren Jarraipen Batzordea. Bileran...
Irakurri gehiago >
-
Bidasoa Bizirik agentziak IKEI-ren laguntza teknikoa jaso du eskualdeko garapen ekonomikoaren inguruko plan estrategikoa zehazterako garaian
Bidasoa Bizirik, Bidasoa Eskualdeko garapen ekonomikorako agentziak, Irun eta Hondarribiako Udalek integraturikoak, hurrengo urteetarako eskualdeko Garapen Ekonomikorako Plan Estrategiko berria aurkeztu du.
Irakurri gehiago >
-
M&A NEWS: lehen lauhileko balantzea 2018 ekitaldia (eragiketak eta sektoreko zenbakiak)
Fusio eta eskuratzeei dagokionean, espainiar merkatuak hasiera eman dio 2018 ekitaldiari itxitako 542 eragiketekin lehen lauhilabetean.
Irakurri gehiago >
-
Ibermatica-k IDS Informatika Ingeniaritza Industriala integratu du
IDS enpresa Informatika Ingeniaritza Industriala S.A., egoitza soziala Euskal Herrian duena, IBERMATICA-rekin integratu da kapital sozialeko partaidetzaren %50a eskuratzeko buruturiko eragiketa baten bitartez. Eragiketa hau, ...
Irakurri gehiago >
-
Etxebizitzaren inguruko diagnostikoa Nafarroan
Diagnostikoa Foru Gobernuak antolaturiko jardunaldi monografiko batean aurkeztu zen, ikerketa honen emaitzak aditzera emateko eta 2018-2028 Etxebizitza Plana zuzenduko den ardatz nagusien berri emateko, Foru Gobernua prestatzen...
Irakurri gehiago >
-
UPV/EHU-ko indikatzaileen sistema gizarteari kontuak emateko (2017 edizioa)
IKEI-k txostena aurkeztu dio Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkurari. Txostenak egiaztatzen duena da euskal unibertsitateak “ hobetzen jarraitzen duela bere gizarte-helburuen betetzean”. Ondorio horretara heltzeko hogei...
Irakurri gehiago >
-
IKEI-k Eibarko Gizarte Diagnostikoa aurkeztu du, herriko gizarte beharren ikerketa sakon bat
Egindako ikerketan Eibarko Gizarte Zerbitzuen egoera jaso da, baita Udaleko Gizarte Zerbitzuetako ordezkariei gehien arduratzen dizkieten zazpi giza-esparruetako analisi sakon bat ere, eta etorkizunerako erronkak planteatu dira.
Irakurri gehiago >
-
EGAB-ek ekimen propioko azterketa aurkeztu du gazteriaren enplegagarritasunaren eta lan-merkaturako sarbidearen inguruan
Azterketak, IKEI-ren laguntzaren bidez egin denak, Euskadiko demografiaren, hezkuntzaren eta lan-merkatuaren egoera zehazten du, etorkizuneko enpleguaren ezaugarriak aurreratzen ditu 4.0 iraultzaren testuinguruan eta euskal...
Irakurri gehiago >
-
Proiektu berria JPMorgan Chase Foundation-en eskutik
Nazioarteko proiektu batetaz datza, bere helburua lana bilatzeko zailtasun handiagoak dituzten kolektiboetako langileen garapen profesionala bultzatzen duten enpresen praktika onak identifikatzea izanik.
Irakurri gehiago >
-
M&A NEWS: 2017 ekitaldiko balantzea (eragiketak eta sektoreko zenbakiak)
Fusio eta eskuratzeen espainiar merkatuak itxitako 2.159 eragiketekin eman dio amaiera 2017 ekitaldiari.
Irakurri gehiago >
-
Jada ezagutzen dira lehen argazki-lehiaketako irabazleak, IKEI Photo Contest
IKEI Photo Contest lehen argazki-lehiaketaren balantzeak (Enpresa eta Gizarte Argazkigintzaren Nazioarteko Lehiaketa) ezin du positiboagoa izan. 800 argazkitik gora jaso dira munduko txoko guztietako 346 parte-hartzaile...
Irakurri gehiago >
-
Partnerships for Lifelong Learning in Engineering and Technology
IKEI-k parte hartzen du Aliantzen inguruko proiektuaren lanketan bizitza osoan zeharreko ikasketarako, Erasmus+ Programaren esparruan, eta europar bazkideen lankidetzarekin.
Irakurri gehiago >
-
Mugaz gaindiko enpleguari bultzada Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdean
IKEI elkarlanean aritu da Euroeskualdeko AECT-rekin mugaz gaindiko enpleguaren errealitatearen eta etorkizunerako bere ikuspegiaren inguruko azterketaren lanketan. Azterketa hau Irunen ospaturiko jardunaldi batean aurkeztu zen...
Irakurri gehiago >
-
IKEI-ko zenbait kidek parte hartu dute europako enpresa-ehunaren inguruko alderdi desberdinei buruz duela gutxi argitaratu diren bi liburutan
Liburuetako bat enpresako berrikuntzaren ingurukoa da, bestea, aldiz, nazioarteko bokazio handiarekin jaiotzen diren enpresa gazteetako enpleguaren sorkuntzaren ingurukoa.
Irakurri gehiago >
-
Gizartearengana zabalduz: IKEI-k bere Ateneoa aurkeztu du, profesionalentzako topagunea
Gure 40. urteurrenaren testuinguruan, joan den azaroaren 2an, Donostiako Londres eta Ingalaterra Hotelean aurkeztu zen IKEI ATENEO-a, ezagutza eta esperientziak elkarbanatzeko profresionalentzako topagunea.
Irakurri gehiago >
-
IKEI 23. kudeaketa aurreratuko europar-astean: Nextel, S.A. enpresaren kapitalean langileen sartzearen eta parte-hartzearen aurkezpena
Joan den azaroaren 3an Bilbon ospatu zen Kudeaketa Aurreratuko 23. Europar-Astearen irekiera-ekitaldia, programa zabal bati hasiera emanez alor honi loturik dauden saio desberdinekin eta ikuspuntu desberdinetatik: estrategia,...
Irakurri gehiago >